Enpresek bezeroei euskarazko zerbitzua bermatzeko lege proposamena aztergai

  • EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko duen lege proposamenak EAEko enpresen hizkuntza-betebeharrak zehaztea du helburu, kontsumitzaileek informazioa euskaraz zein gaztelaniaz jasotzeko duten eskubidea bermatzeko.


2015eko martxoaren 26an - 10:19
EAEko biztanleei begira aritzen diren enpresa eta establezimendu guztiei ezarriko lieke legeak bezeroekiko harremanak euskaraz ere eskaintzeko beharra. (Argazkia: Bermeoko Udala).

EAEko biztanleei begira aritzen diren enpresa eta establezimendu guztiei ezarriko lieke legeak bezeroekiko harremanak euskaraz ere eskaintzeko betebeharra, “betiere malgutasunez, inposaketarik gabe eta tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta".

Onartzeke dagoen proposamenak urtebeteko epea ematen die enpresei euren bezeroekiko idatzizko harremanak euskaraz eskaintzeko. Ahozko komunikazioaren kasuan, urtebete izango lukete 50 langile baino gehiagoko enpresek; bi urte 5 eta 50 langile artekoek eta lau urte 5 langile baino gutxiagokoek.

Komunikazio-operadoreek, energia-konpainiek eta finantza-erakundeek, soilik, jasoko lituzkete 6.000 euroko isunak urtebetean euskarazko idatzizko harremana bermatu ezean. Telefono-operadoreen eta finantza-erakundeen kasuetan, bi urtean ahozko komunikazioren kasuan legea beteko ez balute 6.000 euroko isunak aurreikusten dira. Konpainia hauen kasuan bakarrik ezarriko lirateke isunak legea bete ezean, zerbitzu unibertsalak eta interes orokorrekoak eskaintzen dituztelako.

Jaurlaritzak 2008an onartu zuen kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko dekretua baina Eusko Jaurlaritzak onartu duenez, betetze-maila eskasa izan du.

Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua sortzeko proposamena

Lege proposamenak Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua sortzea ere proposatzen du. Euren borondatez euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen duten jendeari begirako enpresei eta establezimenduei begirako ziurtagiria izango litzateke.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude