Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan. Egunaren nondik norakoei etengabeko jarraipena egiten ari gara.
#EmakumeokPlanto #M8ko greba lan uztea baino gehiago izango dela iragarri du @M8EuskalHerria plataformak "proposamen politikoekin gatoz" pic.twitter.com/kGGGW7Nxja
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) February 2, 2018
“Lan esparruaz harago doa borroka hau.Indakeria ororik gabeko bizitza nahi dugu, gure bizitzez, sexualitateaz eta bizitzaz erabaki ahal izatea"#EmakumeokPlanto egingo dugu enpleguan,zaintzan,ikastetxeetan, kontsumoan.Parar todo,para cambiarlo todo #NosotrasParamos #Nousonsarrête pic.twitter.com/oqRD4iOq9C
— Emakumeok* Planto (@M8DebaBailara) February 2, 2018
Bilbon izango da asanblada arratsaldeko 18:00etan, La Bolsa eraikinean.
Oarsoaldeko Hitzaren bidez.
Urtarrilaren 27an, ‘Kontzertu Klandestinoa’ eskaini zuten hamaika emakumek Boulevard merkatal zentroan. Orain, eguna bera nola prestatu zuten eta ekimenaren nondik norakoak bildu dituzte bideo batean.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Nola prestatu zuten eta nola egin zuten 'Kontzertu Klandestinoa' Gasteizko Boulevardean? Ikusi bideoa osorik Martxoaren 8ko Greba Feministara begira ireki dugun atalean https://t.co/hZH6G40GTi pic.twitter.com/3aBe1cCNhx
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) February 1, 2018
[IRUÑERRIA] Zer da greba feminista? Zergatik joanen gara greba feministara? Iruñerrian ere, emakumeok* planto! Nosotras paramos!https://t.co/AlQjTgNA6K pic.twitter.com/QYedPh56Rg
— Emakumeok* Planto! (@NafarroakoM8) January 31, 2018
Otsailak 2, ostirala, 11:00etan Euskal Herriko Mugimendu Feministako PRENTSAURREKOA, Donostiako Tabakalera parean. Greba feminista asanbladetako emakume* guztiak gonbidatuta gaude parte hartzera zapi edo besoko morea besoan jantzita.
Bestalde, Donostian bertan asanblada deitu dute otsailak 7, asteazkena, Donostiako Greba Feminasta Asanblada, 19:00etan Egiako Txondorra Kulturgune Autogestionatuan.
Greba feminista antolatzeko datozen asanbladen deialdia:
GIPUZKOA
- Deba Bailara, Urtarrilak 31, Antixena Gaztetxean (Oñati)
- Zestoa, Urtarrilak 31, Udaletxe azpian (Herriko asanblada)
- Zarautz, Otsailak 1, 19:30etan, Gaztetxean (Greaba asanblada irekia)
- Urola Garaia, Otsailak 2, 18:00etan Zumarragako Jabetze eskolan
- Urola Erdi Kosta eskualdea, Otsailak 7, 19:00etan Zestoako Kultur Etxea
- Donostian, Otsailak 7, 19:00etan Txondorran (Egian)
NAFARROAN
- Donibane, Urtarrilak 31, 19:00etan Auzo lokalean
- Barañain, urtarrilak 31, 10:00etan Udaletxeko erabilera anitzeko gelan
- Tafalla, otsailak 1, 18:00etan Kultur Etxean
- Tutera, otsailak 3, 17:00etan C.C. Lourdes
- Txantrea, otsailak 5, 19:00etan auzotegian
ARABAN
- Laudion, otsailak 1, 19:00etan, Kultur Etxea
- Amurrion, otsailak 9, 18:30etan Kultur Etxean
BIZKAIAN
- Basaurin, otsailak 1, 18:30etan Marienean
Bihar 19:00etan @DSSEmakumeenEtx txapa tailerra egingo degu martxoak 8rako. Zatoz, zabaldu eta parte hartu!
— Emakumeok* Planto! (@DFeministak) January 30, 2018
Mañana a las 19:00h taller de chapas para el 8 de marzo en la @DSSEmakumeenEtx
¡Vente, difunde y participa! pic.twitter.com/oyRW4Udyrg
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]