Greba feminista historikoa

Zuzeneko jarraipena
  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan. Egunaren nondik norakoei etengabeko jarraipena egiten ari gara.


2018ko martxoaren 08an - 07:08
Gakoak
Bilbon, Santiago plazan geldialdia egin du kalejirak
Iruñeko alde zaharrean, emakumeak kaleak hartzen
Bilbon kalejira feminista
Gasteizen lanuztea hasi da
Etxeko eta zaintza lanetan jarduten duten emakumeak omendu dituzte Portugaleten

“Etxeko eta zaintza lan horiek guztiak ikusarazi eta aintzat hartu nahi ditugu, milaka urtez gizarteak ez ikusi ez aintzat hartu ez dituenak. Eta hemen egin dugu, Portugaleteko zubian, ezkerraldetik beste aldera egunero zubia gurutzatzen duten emakume horiek behingoz protagonista sentitu daitezen eta behingoz zaintza hauetaz hitz egin dezagun eta aldarrikatu ditzagun, euren borrokarekin bat egiten dugulako”, adierazi dute, goizean goiz emakume ugarik antolatu duten ekintzan. Indartsu daudela gaineratu dute, sarea egiten ari direla. “Hemen gaude eta gaur planto egiten dugu”. Ikusi ekitaldiaren hainbat bideo:

 

 

 

 

Gasteizen, unibertsitateko segurtasun langileek kalejira geratu nahi izan dute
Gaur Libération egunkaria erosteko gizonek %25 gehiago ordaindu behar dute

Frantziako Estatuko Libération egunkariak soldata arrakalaz ohartarazteko kanpaina egin du. Gizonek egunkariagatik %25 gehiago ordainduko dute.

 

Barakaldon, zapalkuntzak gainditzeko neurriak eskatu dituzte
Bilbon, txalo, oihu, txistu eta lapiko hotsak Unamuno plazan
Donostian, 'Bizikletada desobedientea'
739 gurutze hamarkada batean Espainiako Estatuan eraildako emakumeen omenez

Herrialde Katalenetan, Vinarós herriko hondartzan 739 gurutze jarri dituzte. Gurutze bakoitzak hildako emakume bat sinbolizatzen du, izen eta abizenekin jarriak. Espainiako Estatuan 2007tik 2017 amaierara hil dituzten emakumeen kopurua bistaratu nahi izan dute.

Gasteizen, kontsumo greba aldarri
Bilbon, kalejira hastear
Bilboko Unamuno plaza, gainezka
Segurtasun neurriak hartzeko gomendioa
Trenbidea bi orduz moztuta izan dute Kataluniako Sant Cugat herrian

Bi orduz trenbidea blokeatuta izan ostean, badoaz Kataluniako Sant Cugat herriko ekintzaile feministak. Mossoek bederatzi kide identifikatu dizkietela salatu dute.

 

 

Ikastetxeetan ere greba feminista presente

 

Iruñean, pikete bati txaloak
Agurain
Hondarribia

Grebarekin lotutako mezuak agertu dira Hondarribian sinbolismo handiko lekuetan: Alde Zaharreko Apezpiku Plazan Jose Ignacio Munillari erreferentzia egiten dioten mezuz jantzi dute plazako estatua.

Alde Zaharraren sarreran ere bada beste estatua bat, Hondarribiko Alardean desfilatzen duten aizkolarien omenez (gizonek bakarrik desfilatzen dute). Mantala jantzi diote.

Beste zenbait pankarta ere jarri dituzte Hondarribiko emakume feministek.

 

Gasteizen, EHUren farmazia fakultatean
Kazetari bat Mozal Legea ezartzearekin mehatxatu dute

Mugimendu feministak salatu duenez, goizaldean Gasteizen identifikatu dituzten lau pertsonetako bat kazetaria zen eta ateratako argazkiak argitaratuz gero Mozal Legea ezarriko diotela mehatxu egin diote, beti ere iturri horrek azaldu duenez:

Gasteizen, piketeak El Corte Inglesen
Zumarraga
Iruñea
Gutxieneko zerbitzuak, enpresak eta erakundeak: greba deialdiaren eragina

Gaurko greba feministaren aurrean Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan, ospitaleetan eta hezkuntza zentroetan ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" iruditu zaizkie sindikatuei.

 

BIDEOA: Piketeak Iruñeko Alde zaharreko kaleetan
Donostia



 

Portugalete
Katia Reimberg 'Bidez Bide' elkarteko kidearekin solasean

Emakumeen alde egingo duen aldarrikapen oro babestearen aldekoa da Reimberg, nahiz eta jakin talde feministen artean aniztasuna handia dela eta denean bat ez datozela.

 

Zumaian, Kalea Guztiona Da kolektiboko emakumeen ekimena
Bartzelonan errepidea moztu dute

Bartzelonako 'Gran Via'-n, 9:00ak baino apur bat lehenago 

<< <
1 2 3 4
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude