Emakume eredu errealen aldeko kontrakanpaina

  • The perfect body kanpaina abiatu du Victoria’s Secret lentzeria kateak, bere iragarkian ageri diren modelo argalek gorputz perfektua dutela iradokiz. Mezu horren aurkako eta gorputz eredu anitzen aldeko mugimendua sortu dute herritarrek.


2014ko azaroaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lentzeria katearen "Gorputz perfektua" kanpaina, eta kontrakanpainako irudietako bat.

“Zeinek eman dio Victoria’s Secreti eskubidea gorputz perfektua zein den erabakitzeko? Utzi diezaiogun gure gorputzaz lotsatzeari!”, irakur daiteke Twitter-en, #IAmPerfect etiketapean sareratzen ari diren mezuen artean. Helburua: emakumeei helarazten zaien “mezu ezkorra eta osasunerako kaltegarria” salatzea, eredu errealagoak erakutsiz.

Change.org plataforman sinadura bilketa ere abiatu dute hiru ikasle britainiarrek eta dagoeneko 20.000 atxikimendu baino gehiago bildu dituzte. Kateak barkamena eskatzea eta “marketin kanpaina arduragabea konpontzea” nahi dute, euren produktuak erosten dituzten neska gazteen “autoestimuari eta euren gorputzaz duten ikuspegiari kalte egin diezaiokeelako”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Publizitatea
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


2024-01-21 | Tere Maldonado
Aire Jauntxoen morroi

Bankuek eta enpresa handiek beren eraginaren itzala zabaldu dute giza jarduera ezagun eta imajinagarri orotan. Parlamentuak eta ordezkarien ganberak alboratuta, botere korporatiboak mundua gobernatzen du, bere aldeko legeak egin eta gatazkak ebatziko dituzten auzitegiak ezartzen... [+]


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
Erresuma Batuak Repsolen, Shellen eta Petronasen iragarkiak debekatu ditu, ‘Greenwashing’ egin dutelakoan

Hiru petrolio-enpresek “herritarrak engainatzen” ari direla dio Erresuma Batuko Iragarki Arauen Arduradunak. Energia berriztagarrien inguruko iragarkietan ez dute aipatzen enpresa horiek eragiten duten kutsadura.


2023-03-19 | Tere Maldonado
IRITZIA
Publizitatearen kritikarako

Erredukzionista naizela esango didazue, baina nik honela ikusten dut: zibilizazio-krisian murgilduta gauden aldera, gizarte gisa daukagun arazo potoloenetako bat publizitatearen hedapen paregabea da. Hain dago hedatuta bazter guztietatik, non, askotan, ez baitugu ikusten ere,... [+]


Materialismo histerikoa
Publikoa

China antes del comunismo ateratzen zait bideoren bat ikusi nahi dudan ia bakoitzean, dantza ikuskizun baten iragarkia. Edo Oral B, edo Katy Perry janaria eskatu eta eskatu. Baina jasangarria dela erabaki dugu telebistako publizitate tarteen aldean, ez dugu Premium konturik... [+]


Eguneraketa berriak daude