Elma Saiz iruñearra Espainiako Gizarte Segurantzako ministro izendatu dute

  • Fernando Grande-Marlaska bilbotarrak Barne Ministro karguan jarraituko du, hirugarrenez.

Elma Saiz, Iruñeko alkategai sozialista izandakoa, oposizioko bozeramailea dena gaur egun, eta hori baino lehen Nafarroako Gobernuko Ogasun Kontseilari ohia. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

2023ko azaroaren 20an - 10:12
Azken eguneraketa: 11:16

Astelehen goizean argitu du Pedro Sánchez Espainiako presidente hautatu berriak zein izango den gobernu berriaren ministro taldea. Kopuru bera izango da, 22, baina lehen zeudenetatik hamarrek ez dute karguan jarraituko. Sumarrek bost ministerio izango ditu, eta gainontzeko guztiak PSOEk.

Nobedadeen artean, Iruñeko udal hauteskundeetan alkategai aurkeztu zen Elma Saiz dago, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari izandakoa duela gutxira arte. Gizarte Segurantzako ministro izendatu dute.

Fernando Grande-Marlaska, dagoeneko gobernuaren aurpegi ezaguna dena, Barne ministro izango da beste legegintzaldi batez.

Sumarren bost ministerioak

Yolanda Díazek bigarren presidenteorde izaten eta Lan eta Enplegu Ministerioa kudeatzen jarraituko du. Gainontzeko lauak berriak dira, eta Podemosekin lotura duena bakarra: Pablo Bustinduy. Bi ministerio bat eginda hartuko ditu bere gain, Ione Belarraren eta Alberto Garzonen lekuak, Eskubide Sozialen, Agenda 2030en eta Kontsumo Ministerioa.

Monica Garcia, Mas Madrideko diputatua, Osasun ministro berria izango da. Beraz, kartera hori PSOEtik Sumarrera lekualdatuko da. Bestalde, Sira Rego IUko eurodiputatuak ministerio berria hartuko du bere gain: Haurtzaroa eta Gazteria.

Azkenik, Ernest Urtasun En Comùren eurodiputatu eta Sumarren bozeramaileak Kultura Ministerioa gidatuko du.

PSOEren sei berriak

Industria arloko kontuak Jordi Hereu Bartzelonako alkate ohiak kudeatuko ditu aurrerantzean; Garraio Ministerioa, berriz, Valladolideko alkate ohi Óscar Puentek hartuko du; Berdintasun Ministerioa sozialisten eskuetara itzulita, Ana Redondo juristaren gidaritzapean; Erkidegoen Politika eta Memoria Demokratikoa, Ángel Víctor Torres Kanarietako presidente ohiak; eta, azkenik, Zientzia eta Unibertsitateak Ministerioa deiturikoa, Diana Morantek zuzenduko du.

Seigarren berria, esan bezala, Elma Saiz izango da.

Karguan jarraituko duten sozialistak

María Jesús Montero presidenteorde laugarrena izango da, eta Ogasun ministroa izaten jarraituko du. Nadia Calviñok karguan jarraituko du behin-behinean bederen, Europako Inbertsio Bankuko presidente izatetik gertu dagoela susmatzen delako. Bestalde, azken presidenteordeak, Teresa Riberak, karguari eutsi eta Trantsizio Ekologikorako ministro izaten jarraituko du.

Félix Bolaños, Presidentetzarako ministroa izateaz harago, Justizia ministroa ere izango da. Grande-Marlaskak Barne Ministro izaten jarraituko du, Margarita Robles Defentsa ministro, José Manuel Albares Kanpoko Gaietarako ministro eta Isabel Rodríguezek Etxebizitza Ministerioa hartuko du, eta bozeramaile izateari utzi. Bere ordez, Pilar Alegria Hezkuntza eta Kirol ministroak hartuko du bozeramaile kargua. Azkenik, José Luis Escrivák Gizarte Segurantzako kargua utzita, Eraldaketa Digitalerako Ministerio berria kudeatuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Haur eskolak euskaraz eskatu ditu berriz ere Iruñeko Euskalgintzak

Ehunka lagun atera ziren ostegun honetako arratsaldean Sarasate Pasealekutik eta manifestazioa egin zuten Iruñeko Udal Plazaraino, eskatzeko udalari hiriko haur eskoletan euskaraz ikasteko eskubidea izatea lehentasunen artean jar dezala. "Haur eskolak euskaraz: eman... [+]


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Materialismo histerikoa
Isilean

Katalunian ere hauteskundeak izan dira. “Emozioak, pragmatismoa eta xenofobia: Kataluniako hauteskundeen klabeak” titulatu zuen Público egunkariak. Ezkerra dabil pragmatiko eta kudeatzaile han ere, eta emozioak Junts-i lotuta aipatu zituzten. Baina... [+]


Itxialdiak egin dituzte Iruñerriko institutuetan Gazaren alde, nahiz eta Nafarroako Gobernuak espresuki eskatu ez baimentzeko

Astearte gauean Israelen genozidioaren aurkako itxialdia "normaltasunez" egin dute DBH eta Batxilergoko ikasleek Iruñerriko hainbat institututan, ARGIAri kontatu diotenez. Itxialdi horiek egin ez zitezen saiatu da Nafarroako Gobernua, astearte eguerdian... [+]


Eguneraketa berriak daude