Elkargoaren ordezkari kopurua trenkatu du Eric Morvan prefetak

  • Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2016ko urriaren 19a
Eric Morvan prefeta (Argazkia: Gaizka Iroz).

Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak astelehen honetan aditzera eman duenez, Iparraldeko Elkargoaren Kontseilua 233 kidek osatuta izanen da. Erabakia lurralde kolektibitateen kode nagusiari erantzuten dio, aurreko prefeta Pierre-André Durandek garatutako prozeduraren barnean.

Egungo prefetak hainbat herrietan emandako aldaketen berri eman zuen, hala nola, Baionak 11 ordezkari izatetik 22 izatera pasa dela. Angelu 9tik 18ra. Miarritze 7tik 11ra. Bidart herriak 2tik 3ra. Arrazoia, udalerri horietan biztanle kopurua emendatu izana. Aldiz,  23 herrik galduko dute ordezkari bat edo beste.

Aldaketa hauek eztabaidak sorrarazi ditu Herri Elkargoaren antolaketan ari direnen artean. Hau da galderetako bat: ordezkari berriak nola egokitu Elkargoan? Legeak bozketa proportzionalaren arabera egitea agintzen du. Bistan da, udal taldeetan badira izen edo hautetsi pribilegiatuak eta denek ez dute iritzi bera Herri Elkargoaren antolaketari buruz. Hartara, nolako herriak eta hautetsiak halako metodoak.  

Hautetsien debateak korridoreetan

Hautetsi bakoitzaren betebeharren araberako aukera egitearen alde paratu dira Hautetsi asko. Baionako Sylvie Durruty hautetsia Jean-René Etchegaray auzapezarekin ari da negoziatzen. Adibidez, Miarritzeko Guillaume Barucq-ek  dioenez “Elkargoko ordezkariak hautatzerakoan, tokiko aglomerazioko ingurumena eta saneamenduaren segimendua egiten dutenak oso kontuan hartu beharko lirateke. modu berezian”. Adibide bat besterik ez da.

Beste hautetsi batzuek HELEPen aldeko diren hautetsiei lehentasuna ematea ikusten dute logikoa. Debatea zabalik dago herriz herriko kontseiluetan.

Halaber, HELEPren aurkako helegiteak ezarri duten hautetsiek prefetak  hartutako erabakiaren zian egon dira. Ez omen dute amore emanen. Beren argudioen arabera “lehentasuna konstituzionalei” heldu nahi diete. Hautaketa egitean, herritarren berdintasuna aipatzen dute. Beren ustez, landetako herrietako ordezkariak gutxiago izanen dira hiri aglomerazioetako baino.

Eric Morvan prefetak herri bakoitzeko ordezkari kopurua izendatu du.

Kanal hauetan artxibatua: Ipar EHko politika  |  Lurralde Elkargoa

Ipar EHko politika kanaletik interesatuko zaizu...
Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.


2017-01-01 | Mikel Asurmendi
"Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik"

1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da, Mixel Ducau bikotekidearekin batera ezaguna musika munduan. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidentea da 2015eko otsailaz geroztik.


Alain Roussetek AHTa finantzatzeko proposamenari uko egin dio

Akitania Berriko eskualdeko presidente Alain Roussetek bertan behera utzi du AHTa finantzatzeko proposamena. Proiektura 5,6 milioi euro bideratzeko asmoa zuten. Erabakiaren alde agertu da EELV Europa Ekologia Berdeak alderdia.


37 euskal preso eta zazpi preso ohi sartu dituzte Frantziako FIJAIT fitxategietan

FIJAIT izeneko arau hauste terroristen egileen fitxategia sortu du Frantziako Gobernuak. Bertan sartu ditu 37 euskal preso eta zazpi preso ohi, eta neurri zorrotzak aplikatu dizkiela salatu dute horietako hainbatek.


2016-10-04 | Mikel Asurmendi
Herri Elkargoaren egitasmoak aitzina

Herri Elkargoaren aurkakoak bi aldiz saiatu dira egitasmoa oztopatzen maiatzaz geroztik. Alta, helegite administratibo biek huts egin dute. Bigarrena Lukuzeko auzapeza Barthélemy Aguerreren izenean jarri dute. Ez dute amore emateko asmorik, hirugarrena jarriko dutela iragarri baitute.


2016-09-15 | Mikel Asurmendi
HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez. Ptataformak irailaren 20an, asteartean,elkarretaratzera deitu du Baionan (17:00etan) Departamentu Kontseilu aitzinean. Anartean, HELEPa eratzen ari den gidaritza batzordeko eta hamar herri elkargoetako presidenteei idatzi die Baterak.


Bigarrengoz, Elkargo Bakarraren aurkako helegitea

Hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk Ipar Euskal Herrian 2017an indarrean sartuko den HELEP instituzio berriaren aurka egin dute. Eredu administratiboarekin desadostasunak azaldu dituzte oraingo honetan. Maiatzean aurkeztutako helegitean lurralde markoa zalantzan jarri zuten baina Frantziako Estatuko Barne Ministro Bernard Cazeneuvek helegitea bertan behera utzi zuen, elkargoa sortzeko prozedura legezkoa zela argudiatuta.


2016-07-20 | Mikel Asurmendi
Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.


2016-07-14 | Mikel Asurmendi
HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.


2016-07-12 | ARGIA
Herri Elkargoaren hainbat aurkari instituzioa eratzeko lan taldean izango dira

Ipar Euskal Herriko kazeta.eus agerkariaren arabera, Herri Elkargo bakarrerako batzorde eragilea ia osatuta dago, Baionako bigarren ordezkaria izendatzea besterik ez da falta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude