Euskal Elkargoa errealitate bihurtu da

Urtarrilaren 23an egingo da Euskal Elkargoaren lehen bilera Baionan. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriak batzen dituen lehen instituzioa da.

"Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik"

1964, Auckland– Kalifornia (AEB). 1983n heldu zen Frantziara, Parisera. 1992an, berriz, Euskal Herrira. 25 urte dira Lapurdin bizi dela. Komunikazio digital arloko aholkularia da. Digital Komunikazioa enpresa zuzentzen du Bidarteko Izarbel teknologia gunean. Kantaria da, Mixel Ducau bikotekidearekin batera ezaguna musika munduan. Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidentea da 2015eko otsailaz geroztik.

Alain Roussetek AHTa finantzatzeko proposamenari uko egin dio

Akitania Berriko eskualdeko presidente Alain Roussetek bertan behera utzi du AHTa finantzatzeko proposamena. Proiektura 5,6 milioi euro bideratzeko asmoa zuten. Erabakiaren alde agertu da EELV Europa Ekologia Berdeak alderdia.

37 euskal preso eta zazpi preso ohi sartu dituzte Frantziako FIJAIT fitxategietan

FIJAIT izeneko arau hauste terroristen egileen fitxategia sortu du Frantziako Gobernuak. Bertan sartu ditu 37 euskal preso eta zazpi preso ohi, eta neurri zorrotzak aplikatu dizkiela salatu dute horietako hainbatek.

Elkargoaren ordezkari kopurua trenkatu du Eric Morvan prefetak

Iparraldeko Herri Elkargoa urtarrilean abian jarriko da. Pirinio Atlantikoetako Eric Morvan prefetak egitasmoa behin betiko ebatzi du. Udalerri bakoitzak Elkargoko Kontseiluan izanen duen eserleku kopurua zehaztu du halaber.

Herri Elkargoaren egitasmoak aitzina

Herri Elkargoaren aurkakoak bi aldiz saiatu dira egitasmoa oztopatzen maiatzaz geroztik. Alta, helegite administratibo biek huts egin dute. Bigarrena Lukuzeko auzapeza Barthélemy Aguerreren izenean jarri dute. Ez dute amore emateko asmorik, hirugarrena jarriko dutela iragarri baitute.

HELEParen aurkako helegitearen egileak gidaritza batzordetik ateratzera gonbidatu ditu Baterak

HELEPa eraikitzearen aurkako helegitea jarri dutenek egoera larria sorrarazi dute Bateraren ustez. Ptataformak irailaren 20an, asteartean,elkarretaratzera deitu du Baionan (17:00etan) Departamentu Kontseilu aitzinean. Anartean, HELEPa eratzen ari den gidaritza batzordeko eta hamar herri elkargoetako presidenteei idatzi die Baterak.

Bigarrengoz, Elkargo Bakarraren aurkako helegitea

Hainbat hautetsik, eragilek eta enpresaburuk Ipar Euskal Herrian 2017an indarrean sartuko den HELEP instituzio berriaren aurka egin dute. Eredu administratiboarekin desadostasunak azaldu dituzte oraingo honetan. Maiatzean aurkeztutako helegitean lurralde markoa zalantzan jarri zuten baina Frantziako Estatuko Barne Ministro Bernard Cazeneuvek helegitea bertan behera utzi zuen, elkargoa sortzeko prozedura legezkoa zela argudiatuta.

Tarnosek Euskal Kosta-Aturrin sartzeko tematuta segitzen du

Tarnose (Landak) Euskal Kosta-Aturri elkargoko kide bilakatzeko tematuta dago. Gaur, uztailaren 20an, bere nahia gauzatzeko eskaera eztabaidatua izanen da Euskal Kosta-Aturriko kontseiluan.

HELEParen aurkako helegitea bertan behera utzi du Frantziako Barne ministroak

71 hautetsik ezarritako helegitea deuseztatu du Frantziako Barne ministro Bernard Cazeneuvek. Bere iritzian, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoa eratzeko prozedura legezkoa da.

Herri Elkargoaren hainbat aurkari instituzioa eratzeko lan taldean izango dira

Ipar Euskal Herriko kazeta.eus agerkariaren arabera, Herri Elkargo bakarrerako batzorde eragilea ia osatuta dago, Baionako bigarren ordezkaria izendatzea besterik ez da falta.

Sortuko ahal da!

Euskal Departamendua aldarrikatzetik Lurralde Kolektibitatea aldarrikatzera pasa ziren Ipar Euskal Herriko herritarrak. Ez bata ez bestea, Herri Elkargoa (HELEP) izan daiteke tokiko euskal herritarren instituzio politikoa. Lehenbiziko bi aldarrikapenak lortzea ezinezkoa iruditzen zaigu, egungo egoera soziopolitikotik begiraturik. Herri Elkargoa berriz, urrats handia izan daiteke berezko euskal instituzioa lortzeko. Tokian tokiko instituzioen arteko harremanen bidez, EAE, Nafarroa eta Iparraldea euskal lurralde bakarrean irudikatzea une historikoa litzateke. Aspaldiko ametsa.

"Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez"

Beskoitze 1952. Abokatua. Zentrista. UDIko kidea (Demokraten eta Independenteen Batasuna). Baionako auzapeza 2014tik. Herriko Etxeko hautetsia 1995etik. Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluko presidentea da. Elkarrizketa egin aitzin, hautetsi talde batek Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoaren (HELEP/Herri Elkargoa) aurkako helegite hierarkikoa jarria omen zuten. Jean-René Etchegaray agurtu ondoren jakin genuen 60 hautetsik helegitea ezarri dutela auzitegian: “ Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez”, errana zigun auzapezak elkarrizketan. 

Angelun 40 laborarik egindako ekintza

Astelehen gauean FDSEA eta JA sindikatuetako laborariek pareta bat eraiki dute Angeluko DDTM edo Lurralde eta itsasoaren Departamenduko zuzendaritzaren sartzean.

"Herritarren harremanak aldatzen ari dira, euskara orain ez da politika afera"

Baigorri, 1958. Bi urte auzapeza dela, Aintzina Baigorri hautagaitzaren izenean. Ez dago ezein alderdi politikori atxikia. Sukaldaritza Eskolako irakaslea da Donibane Garazin. Baigorri –herria eta eskualdea– ezaguna da, eta aurten are gehiago ezagutzera eman da: errefuxiatuen krisia dela eta, etorkinak aterpetu ditu duintasunez. Postetxea zabalik atxiki du gartsu. Nafarroaren Eguna arrakastatsua izan da berriz ere. Etxauzia Jauregia erosi nahi dute Nafartarren Etxea antolatzeko:  “Proiektu hori erreusitzen badugu, Baigorrin zerbait handia abiatu dela erakutsiko dugu” , erran digu auzapezak. 

Ezker abertzalea berpentsatzen

Gogoeta garaiak bizi ditugu Euskal Herriko panorama politikoan. Ezker Abertzalea bere burua berpentsatzeko prozesu ugaritan sartuta dago. Horrez gain, hainbat herri mugimendu aurrera begira egin beharreko bidea oinarritik planteatzen ari dira, barneko botere harremanak aztertzen eta antolaketa ereduak aldatzen. Kide gazteak pixkanaka protagonismoa irabazten ari dira, baina zeri ematen diote garrantzia hauek? Zerk mugitzen ditu politikan? Zein dira erronkak beren ustez? Zein gaik kezkatzen ditu?  

"Tribunalek ezin dute erabaki herri demokratikoaren ordez"

Astelehenean (maiatzaren 23an), hirurogei hautetsi inguruk Herri Elkargoaren aurkako helegite hierarkikoa aurkeztu dute. Egun berean, berria ezagutu aurretik, Baionako auzapez eta Hautetsien Kontseiluko presidente Jean-René Etchegaray elkarrizketatu dugu.

Herri Elkargo bakarraren aurkako helegitea aurkeztu dute hainbat hautetsik

Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi baino gehiagok helegite hierarkikoa aurkeztu dute Herri Elkargoa proiektuaren kontra, kazeta.eus-ek zabaldu duenez. Antza, Euskal Kosta-Aturri elkargoak ere helegitean parte hartu du, baina Angeluko auzapez eta elkargoaren presidente Claude Olivek ez du sinatu.

Zentinelak ez daitezela lokartu

Diotenez, HELEPi buruz Hautetsien Kontseiluak Baionan berriki burutu ekitaldian, ez omen zen euskaraz hitzik ere entzun, euskaldun anitz han berean zirenean. Nihaur ez nintzen han, bizkitartean ez nau batere harritzen, zoritxarrez. Zenbakien argira, Herri Elkargoa sortuko da. Hasteko,...

Elkargoaren aurkako guztiak ez dira ados helegitea jartzearekin

Pierre-André Durand prefetak Ipar Euskal Herriko Elkargo Bakarra abian jartzeko ezarri zituen baldintzak bete ondoren, Elkargoaren kontrako hainbat hautetsik helegite hierarkikoa ezartzeko asmoa adierazi dute. Lüküzeko auzapez Barthelemy Aguerre da horien buru.

Ederrestearen arriskuak

Azken hilabeteetan Helep edo Ipar Euskal Herriko hiri erkidego bakarraren aldeko bozketek lortu duten oihartzunarekin, ez litzateke sortu behar itxaropen faltsurik.

Iparraldeak Elkargo Bakarra izanen du 2017an, bi baldintzak bete ostean

Iparraldeko udalen erdiek berezko egitura instituzionalaren alde bozkatu dute, biztanleria osoaren erdia haren alde paratu ondoren. Bardoze, Atharratze-Sorholüze, Ürrüstoi-Larrabile, Milafranga, Pagola eta Sarrikotapea izan dira aldeko azkenak. Bokale eta Domintxaine-Berroeta, aldiz, aurkakoak.

Herri Elkargo bakarra osatzeko lehen baldintza lortu da: biztanleriaren erdia alde

Ipar Euskal Herriko Elkargo Bakarra lortzeko lehen langa gainditu dute aldekoek: Biztanleriaren erdiak baietza eman du, Nafarroa Behereko Aiziritze herriak asteazken arratsean aldeko boza eman ondoren.

Euskal Kosta-Aturri hirigunea gotorleku bihurtu dute Herri Elkargoaren aurkakoek

Ipar Euskal Herriko lurralde instituzio politikoa eginbidean dago. Martxoaz geroztik, egunez egun, Herri Elkargo bakarraren proposamena bozkatzen ari dira herriko etxeetan. Berau onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k– alde bozkatu behar dute. Halaber, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia –295.993 biztanletik 147.997– ordezkatu behar dute. Euskal Kosta-Aturriko herriko etxeek munta handia dute,  beren boz kopuruengatik eta hirigune eraginkorrena delako. Baionako Herriko Etxeak baietz bozkatu du, Bidartek, Miarritzek eta Angeluk ezetz. 

Herri Elkargoa: hautetsien konpromisoz eta elkarteen pazientziaz eraiki behar

Herri Elkargoa antolatzeko lanean ari da gizarte zibila Ipar Euskal Herrian, Herriarteko Lankidetza Elkargo Publikoaren (HELEP / EPCI) markoan. Hil honen 14an 200 herritarrek agerraldi publikoa egin zuten Baionan. Honatx, foroan bildutakoaren testu orokor laburtua.

Angelu ere elkargo bakarraren aurka

Ez da ustekabekoa izan: Angeluko hautetsien gehiengoak herri elkargoaren aurka bozkatu du. Bosgarren herria da jarrera hori hartzen, eta Ipar Euskal Herriko bi hiri handienetakoak daude horien artean: Miarritze eta Angelu. Ezezkoaren aldeko biztanleriaren kopuruak nabarmen egin du goiti azken egunetan. Miarritzeko 32.000 herritarrei Angeluko 39.184 gehitu zaizkie: 71.184.

Lurralde instituzio politikoa eginbidean

Ipar Euskal Herriko lurralde instituzio politikoa eginbidean dago. Herriko etxeak bozkatzen ari dira astez aste. Proposamena onartzeko, gutxienez, herri guztien erdiek –158tik 79k–  alde bozkatu behar dute. Halaber, alde bozkatzen duten herriek biztanleria osoaren erdia –295.993 biztanletik 147.997– ordezkatu behar dute.

Oinarrizko gaietan ez dela aldaketarik izango iragarri du Baionako suprefet berriak

Frantziak ordezkari berria du Ipar Euskal Herrian. Catherine Seguinek (1970, Paris) astelehenean hartu du Baionako suprefet kargua, “aurrekoen segida” izateko. Berria-k jaso ditu Seguinek esandakoak.

"Nafarroa bakar baterantz, nola?" mahai ingurua

Mugaz bi aldeetako Nafar hautetsien arteko debate publiko bat izanen da ostirale huntan Baigorrin, Irulegiko Irratiak eta Basaizea elkarteak antolaturik.
Multimedia

2016-04-20  |  Ipar EHko politika

Busti webTB (8. saioa)

Sortzaileari hitza atalean, Baionako Zizpa gaztetxeaz aritu dira. Tutorialean, udako besten prestatzeko fandango kurtsoa proposatzen digute. Ondotik Amaiurrek kafeño bat edan du Karin Etxeberrirekin. Bukatzeko “We are herri elkargo” kantatu dute.

2016-04-20  |  Ipar EHko politika

Herri elkargo bakar bat Ipar Euskal Herriarentzat: alde ala kontra?

Apirilaren 4an Euskal Irratiek, Kanalduderen laguntzarekin antolatutako mahai-ingurua da. Lau auzapez bildu zituzten beren ikusmoldearen emateko. Herri elkargo bakarraren alde diren Mixel Etxebest eta Daniel Olzomendi, Mauleko eta Izurako auzapezak eta kontra diren ordezkariak...

2016-03-11  |  Ipar EHko politika

Sukaldetik plazara

Ipar Euskal Herriko emakumeen askapen mugimenduari buruzko dokumentala. Bilgune Feminista, Zelatan Photofilmak eta Emaginen artean egindako lana da.

2016-03-01  |  Ipar EHko politika

Zer leku laborantzak Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean?

Ipar Euskal Herria bihurgune instituzional garrantzitsuan murgilduta dago. Martxoa eta apirila bitartean, 158 herriek herri elkargo bakarraren alde edo kontra bozkatu beharko dute. Batera plataformak informazio gaualdiak antolatu ditu, hala nola 2016ko otsailaren 22 Amikuzen. Pantxika Maitiak...

2015-11-05  |  Ipar EHko politika

Busti webTB (5. saioa)

Busti emankizuna berriz abiatu da. Zuberoako Prefosta elkartearengana joan gara, Ipar EHko elkargo bateratuaren gaia ulertzen saiatu gara eta Oihan Indart Baigorriako gaztearekin solastatu gara.

2015-07-23  |  Ipar EHko politika

Lurraldetasunaren korapiloak

Euskal Herriko lurraldetasunaren auziari buruzko mahai ingurua. Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendaria, Eneritz Zabaleta soziologoa eta Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailea bildu zituen Iratzar Fundazioak Iruñeako Katakrak liburudendako aretoan.

2015-01-16  |  Ipar EHko politika

Jean Claude Iriart - Ahoan bilorik gabe

Baionan sortu zen duela 52. Egun, herri horretako hautetsia da Baiona 2014 taldearen izenean. Bizi politikoan sartu baino lehen Jean-Claude Iriartek barnetik ezagutu du hainbat erakunde. Euskal Herriko Garapen Kontseiluko zuzendari lehenik, Euskararen Erakunde Publikokoa ondotik eta Kontseilu...

2014-07-29  |  Ipar EHko politika

Ipar Euskal Herriaren ezagutza instituzionala

2014ko apirilaren 26ean Uztaritzeko Lapurdi aretoan Ipar Hegoak antolaturiko solasaldia burutu zen. Bertan, Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala, lan harremanen antolaketaren eta eskumen ekonomikoen ikuspegitik aztertu zen. Saioak bi atal ezberdin izan zituen. Lehenak,...

2014-03-24  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Daniel Olzomendi

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Daniel Olzomendi, Udalbiltzako lehendakariorde eta EH Baiko kidea.

2014-02-10  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Rene Harxulet

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute LKS kooperatibako teknika arduradun Rene Harluxet.

2014-02-04  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Leonie-Aguergaray

"Ahoan bilorik gabe" Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek galdekatu dute hainbat gairen inguruan Leonie-Aguergaray, erizain eta hautetsia ordu batez.

2014-01-28  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Anaiz Funosa

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Anaiz Funosa, Bake Bideko kidea.

2013-12-16  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Amets Arzallus

«Ahoan bilorik gabe» Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da.Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean elkarrizketatu dute Amets Arzallus bertsolaria. Iturria: Kanaldude

2013-11-06  |  Ipar EHko politika

Aitzina! gazte antolakundearen sorrera ekitaldia

Bederatzi hilabeteko prozesuaren ostean, Aitzina! gazte antolakundea sortu dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hainbat gaztek. Ipar Euskal Herriko gazte ezkertiar eta abertzale guztien bilgunea izan asmoz jaio da. 2013ko azaroaren 2an Baionan egindako sortze ekitaldiaren laburpena duzue...

2013-09-03  |  Ipar EHko politika

Ahoan bilorik gabe: Frantxua Maitia

"Ahoan bilorik gabe" Iparraldeko euskal hedabideek proposatzen duten hilabeteroko hitzordua da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek galdekatu dute hainbat gairen inguruan Frantxua Maitia hautetsi sozialista ordu batez.

2013-06-11  |  Ipar EHko politika

Baxoa euskaraz

Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko arrazoiak azaltzen dituzte bideo honetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko hainbat ikaslek. Iturria: Topatu.info

2013-02-22  |  Ipar EHko politika

Allande Boutin

1958ko urriaren 29an sortu zen Vernon-en (Frantzia). Parisen hazi eta hezia, Zuzenbidea eta Zientzia Politikoak ikasi zituen Sorbonan, eta Arthur McCaig errealizadorearen eskutik murgildu zen kazetaritzan. Le Point, Le Monde, TVE eta ETBrentzat lan egin ostean, France3-ko kazetari eta Txirrita...

2013-02-08  |  Ipar EHko politika

Eusko moneta alternatiboa

Euskal Moneta elkarteko kideak dira Xebax Christy (Aiherra, 1979) eta Mendi Esteban (Ezpeleta, 1988). Informatika eta Artearen historia ikasi dituzte hurrenez hurren. Ekonomian ere trebatu dira tokiko moneta antolatzeko. 60 lagun inguru ari dira lanean euskal moneta zirkulazioan jartzeko: Eusko...

2012-12-21  |  Ipar EHko politika

Xabi Larralde

(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuna alderdiko eleduna da eta Lapurditik egin digu Euskal Herriak bizi duen egoerari buruzko azterketa. Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai dago: www.argia.eus/argia-astekaria/2347/xabi-larralde

2012-11-14  |  Ipar EHko politika

Ipar Euskal Herria: zer, nola, noiz

Denok dakigunez, Euskal Herria gaur egun 3 errealitate administratibotan zatitua dago. Bidasoaren bestaldean Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoa aurkitzen dira, Pirineo Atlantikoen departamentuaren barruan, Akitaniako eskualdean; Ipar Euskal Herria alegia. 300.000 biztanlerekin, eta gune...

2012-07-13  |  Ipar EHko politika

Anita Lopepe

Frantziako azken hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioaren hautagaia izan den Anita Lopepe lartzaldarrarekin hitz egin dugu, bozek Ipar Euskal Herrian utzi duten egoerari buruz. Elkarrizketa hau aldizkariaren 2332 zenbakian irakurgai izango da.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys