Euskararen erabilera ez da ezagutza adina igo azken inkestaren arabera

  • Euskal herritarren %27 elebiduna da egun, Eusko Jaurlaritzak plazaratutako V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera. Duela 20 urte baino 185.600 elebidun gehiago dago Euskal Herrian. Hazkundea Nafarroan eta bereziki EAEn sumatu da gehien, batez ere gazteen artean. Dena den, euskararen ezagutza oro har nabarmen hazi den arren, erabilerari dagokionez ez da aurrerapauso handirik eman, eta gazte elebidunen artean adibidez behera egin du.


2012ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Bereziki eremu formaletan egin du gora euskararen erabilerak.

Jaurlaritzak martxoan aurkeztu zituen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuak eta atzo, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroakoen berri emanda, hizkuntza-gaitasunari buruzko ikerketa bere osotasunean aurkeztu zuen.

Euskararen erabilera

Oro har, Euskal Herrian euskararen erabilerak gora egin du, batez ere eremu formaletan. EAEko datuen berri eman genuenean azaldu bezala, hazkundea apalagoa izan da etxean, seme-alabekiko erabileran izan ezik, honek gora egiten jarraitzen baitu. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazi duenez, gazteen artean geroz eta nabarmenagoa da euskararen erabileran gertatzen ari den hazkundea: "Izan ere, 35 urtetik beherakoen artean euskara erabiltzen dutenak duela hogei urte baino gehiago dira hiru lurraldeetan, batez ere EAEn".

Aldiz, elebidunen erabilerari erreparatzen badiogu, elebidunen kopurua gehitu den arren, euskararen erabilera gaur egun 1991n baino txikiagoa da. "Gizartean oro har nabarmen hazi da euskararen erabilera, baina gaur elebidun direnek ez dute 1991n elebidun zirenek baino gehiago erabiltzen euskara", azaldu du Auzmendik.

Erdaldun kopurua beherantz

Auzmendik gaineratu duenez, hamasei urtetik gorako erdaldunak duela 20 urte baino 140.239 gutxiago dira Euskal Herrian (% 70 1991n eta % 58,4 2011n). Erdaldunen ehunekoak behera egin du EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, aldiz, gora egin dute bai kopuruak baita ehunekoak ere.

Biztanleria osoa kontuan hartuz gero, Euskal Herriko elebidunen ehunekoa are handiagoa da. Izan ere, hizkuntza-gaitasuna adinaren arabera neurtzen denean, ikus daiteke elebidunen hazkundea gazteen artean gertatzen ari dela bereziki. EAEn eta Nafarroan, esaterako, 16 urtetik beherako gazteen artean dago elebidunen ehunekorik handiena.

Soziolinguistika Klusterraren datuak

Soziolinguistika Klusterrak (SLK) hilaren hasieran aurkeztutako datuen arabera, euskararen kale erabilera azken hamar urteetan ez da ez igo ez jaitsi, "trabatuta" dago. 2011ko Kale-erabileraren VI. Neurketan (PDF) Euskal Herri osoko 97 udalerri neurtu dituzte eta 363.616 hiztunen informazioa bildu dute. Iaz, kale-neurketen arabera, euskararen erabilera %13,3koa izan zen, eta 22 urtean 2,5 puntu egin du gora erabilerak batez beste Euskal Herri osoan. Azken hamar urteetan geldiune bat izan dela adierazi dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude