Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarrak adopzioaren gaia jorratu du Ekialdetik iritsi zen Enara (Alberdania) liburuan. Bere esperientziaren berri eman du Rojok liburu horretan. Alaba Txinan adoptatu zuten, eta hark etorkizunean egingo dituen galderei erantzun nahi izan die idazleak.