Ekainaren 18an lekualdatuko dute Iruñeko gaztetxea Caparrosoko txaletera

  • 2015eko abenduaren 5ean alde zaharreko eraikin bat okupatu zuten hainbat gaztek. Udalarekin hitz egin ostean, urtarrilaz geroztik, Caparrosoko txaletera joateko prest agertu da Iruñeko gaztetxea. Proiektua garatzeko ezaugarri fisiko “egokiagoak” betetzen ditu eraikin berriak.

Leku aldaketa iragartzearekin batera, instituzioen erritmoarekin kritiko agertu dira gaztetxeko kideak.

2016ko apirilaren 25an - 13:55

Alabaina, prozesuak baditu bere korapiloak: Udalak hitz eman zien denbora laburrean aldatuko zirela eraikinez baina prozesua luzatu egin da, “klase menderatzaileek diseinaturiko arautegiak eta oztopoak” medio.

Leku aldaketa moteldu egin da, eta azken lau hilabeteetan Geroa Baik eta Nasuvinsak –Nafarroako Gobernuaren Hirigintza erakundea– izandako jarrera salatu du gaztetxeak prentsari bidalitako ohar batean: “Hasieratik gaztetxearekiko gaitzespena eta desalojatzeko mehatxua azaldu dute”.

Instituzioen eta herri mugimenduen erritmo ezberdinak

"Prozesu honek gure hasierako irakurketa berretsi besterik ez du egiten, hots, instituzioek eta herri mugimenduek erritmo ezberdinak dituztela eta batzuk ezin direla besteengandik gailendu. Oztopo legal horiek gaindikatzeko herri mugimenduaren aldeko borondatea azaltzen ez den bitartean, batak bestea mugatzen du. Guztiagatik, beste behin ere, benetako aldaketa, halabeharrez, kaletik, herri boteretik, jaioko dela aldarrikatzera gatoz; eta berau, ahalduntze kolektiboa oinarrian duen prozesu baten bidetik soilik etorriko dela. Era berean, orain arte izandako lorpenak, kaletik datorren ahalduntze horri esker erdietsi ditugula argi dugu, okupazioari esker", esan dute Gaztetxeko kideek.

Baikor aztertu dute orain arte egindakoa, "eraldaketa sozialerantz urrats txiki, baina beharrezkoak eman nahian, sakoneko proiektu bat" landu dutelakoan daude.

"Egun, auzoa, autogestioa eta autoantolakuntza herritarra oinarrian dituzten borroken partaide gara, besteak beste, patriarkatuaren aurkako borroka, elikadura burujabetza, soldatapeko lanari kritika, etxebizitza eta gazte emantzipazioa, kultura askea eta herritarra, errepresioaren salaketa eta euskara bultzatzea", adierazi du Gaztetxeko Asanbladak.

Ekainaren 18rako "ekintza eta jarduera ezberdinez osaturiko egun osoko egitarau oparoa" iragarri dute, bai eta "kontzertu itzelak" ere.

Albiste honen zati bat Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-23 | Gedar
Berriz lortu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurren hustea geratzea

Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude