Argitaletxe eta diskoetxeetako lagunek aurreko urteetako edizioetan baino jende gutxiago sumatu arren, antolatzaileen arabera azken egunean izaniko jende kopuruarekin aurreko urteetako zifrak parekatu egin dira. Igandea eta asteartea izan dira aurtengo egunik jendetsuenak.
Guztira, azken datuen faltan, 100.000 pertsona baino gehiago izan direla kalkulatu dute, iaz baino 20.000 gutxiago eta duela bi baina zertxobait gehiago.
Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak bisitariak nolakoak diren izan du hizpide, kopuruak baino gehiago: “Ikusle izateari utzi, eta parte hartzaile izatera pasatzen ari dira bisitariak”. Azoka “euskaldunen plaza” dela defendatu du, gero eta jende gehiagok parte hartzen duela azpimarratuz. “Bizitzekoa DA” izan da aurtengo leloa eta Mujikaren ustez halakoa izan da.
Saguganbarako kudeatzaile Itsaso Gangoitiak egin du gune guztien balorazioa eta Ahotseneako 123 proposamenen artean gehienek “harrera ona” izan dutela azaldu du. Azoka ixtean Plateruenan jarraitu du musikak. Gogoetaren Plaza, bere hirugarren edizioan, kulturaren inguruko hausnarketarako txokoa izan da eta Saguganbara umeen sormena bultzatzeko “erdigunea”. Irudieneak, ikus-entzunezkoen leku izateaz gain, protagonistekin hartu emana izateko aukera eman du eta bisitariek eskertu dutela iruditu zaie. Szenatokiko publikoak, berriz, bertako arte eszenikoei ongi erantzun die eta “bi minutuko txalo zaparradak” ere entzun dira. Azoka Telebistak webgune gehiagoren bitartez eman ditu aurtengoan zuzeneko emanaldiak.
Azoka beste urteetan baino goizago antolatu da aurten, Ikasle Egunarekin jarraitzeko gogoari esker. Haurrek ikastetxeetan izango duten zubiarekin batera egin ez zedin. Euskal Editoreen Elkartearen izenean aritu den Pello Elzaburu Pamielako editoreak positibotzat hartu du, haurrek “kultura zuzenean ukitu dezaketela ikustea” oso inportantea dela argudiatuz. Elzabururen ustez, oro har, aurtengo azoka “irregularra” izan da, baina guztirako jende kopuruan aldaketa handirik gabe. Editoreak idazleen paper “aktiboa” nabarmendu nahi izan du.
Ruth Manzano Musika Industriaren Elkarteko kideak ere gorabeheratsutzat jo du aurtengo edizioa. Diskoen salmentak mantendu direla uste du eta “hori ez da gutxi” bere hitzetan. Bestalde, kulturari ezartzen zaion BEZa kritikatu du, kultura eskubidea dela aldarrikatuz.
63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.
Amillubi proiektua martxan jartzen ari da laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkartea, 27 eragileren laguntzarekin. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden 90.000 metro koadro lur eta baserria modu kolektiboan erostea da helburua, laborari agroekologikoei baldintza onetan... [+]
Artikulu honetan ARGIAren standeko produktuak gerturatuko dizkizugu. Telematikoki, jakina. Fisikoki aurkitu nahi bagaituzu, Landako guneko informazio gunearen ondoan aurkituko gaituzu. Jantzi eta arropen bila baldin bazoaz, jo Andra Mari elizpean egongo den Inor ez da ilegala... [+]