Donostiako Udalak etxebizitza turistikoak erregulatzeko ordenantza berria egingo du

  • Donostiako Udalak adierazi du etxebizitza turistikoak erregulatzeko lanean ari da, eta maiatzaren 19ra bitarte ekarpenak egiteko aukera dagoela. Donostiako turismoa zuzentzeko lau urteko plana ere egiten ari dela iragarri du.


2017ko maiatzaren 9an - 10:28
Donostiako Alde Zaharra. Donostiako Alde Zaharra.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Udalak adierazi du zenbait arazo atzeman dituela etxebizitza turistikoen “hazkunde garrantzitsua” eman dela eta; askotan modu irregularrean eskaintzen direla esan du. Udalak uste du hazkundea “turismoaren erakargarritasunaren eta plataforma digitalen” ondorio dela.

Jaurlaritzak etxebizitza turistikoei buruzko erregulazioa 2016tik egina badu ere, Donostian 2010eko Arau Urbanistiko Orokorrak erregulatzen du egun negozio mota hori, eta arau horrek ez du etxebizitza turistikoen gaia espresuki lantzen. Arauaren arabera, debekatuta dago etxebizitza arruntetatik gora dauden pisuetan eta 250 metro koadro baino gehiago dituzten etxebizitzetan halako negozioak jartzea.

Udalak beharrezkotzat jo du negozio hori erregulatzea eta negozio hori zein eraikin motatan ezarri daiteken zehaztea. Argumentatu du etxebizitza “jabeen interes nabarmena” dagoela, “eskaera turistiko garrantzitsu” bati erantzuten diola, kanpotarrek hirira ekartzen duten “aberastasun ekonomikoa handitu” dezakeela eta hiriko eraikinen “erabilera intentsiboa baimentzen” duela.

Donostiako Turismoa Zuzentzeko Plana 2017-2021

Astelehenean Donostiako Turismoa Zuzentzeko Plana 2017-2021 aurkeztu du Donostiako Udalak. Eneko Goia alkateak adierazi du “hazkunde jasangarria” bultzatu behar dela, eta datozen urteetarako helburua ez dela hazten jarraitzea, baizik eta lortutakoa kudeatzen jakitea —Donostian hogei hotel eraikitzen ari dira oraintxe bertan—.

Proposatutako neurrien artean daude Alde Zaharra “gune betea” deklaratzea etxebizitza turistikoentzat eta datozen bisitariei tasa turistiko bat kobratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!