Doako lagundutako ugalketa bikote heterosexualentzat soilik

  • Lesbianek eta bikoterik gabeko emakumeek ezin izango dute osasungintza publikoak eskaintzen duen lagundutako ugalketa baliatu. Hori izango da Espainiako Osasun Ministerioak zerbitzuak doitzeko osatzen ari den arau multzoaren ondorioa. Autonomia erkidegoei bidali dieten gutunean zehazten denez, ugalkortasun arazoak dituzten “gizon eta emakume banak osatutako bikoteei” soilik eskainiko zaie zerbitzua.


2013ko uztailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Egun indarrean den legearen arabera antzutasun kasuetan bakarrik eskaintzen da lagundutako ugalketa. Haatik, hainbat autonomia erkidegotan, EAEn kasu, bikote lesbiana edota bikoterik gabeko emakumeei ere zabaltzen zaie aukera, haurdun geratu ezin daitezkeela argudiatuta.

Beste muga batzuk ere ezarriko ditu ministerioak: Bikotea osatzen duen emakumeak 40 urte baino gutxiago izan beharko ditu, eta gizonak 50 baino gutxiago. Horrez gain, bikoteak 12 hilabetez antisorgailurik gabeko sexu harremanak izan beharko ditu antzutasuna frogatzeko. Seme-alabak dituzten bikoteek ere ezingo dute zerbitzua jaso.

Autonomia Erkidegoek Madrilek zehaztutako arauak bete ez eta zerbitzua zabaltzeko aukera izango dute, baina soilik aurrekontuetan horretarako tartea dutela frogatzen badute. Albisteak hautsak harrotu ditu, eta sare sozialetan neurri diskriminatzailea dela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude