Jaietan dantza egiteko deialdia emakumeei ere zabalduko diete Berrizen

  • Berrizko Udalak, hala nola herriko hai batzordeak, dantza taldeek eta zenbait herritarrek sinatutako agiria argitaratu du dantzan.eus webguneak. Adierazi dutenez, urratsak egingo dituzte bertako jaietan ohikoak diren dantza saioetan, aurrerantzean, emakumeen parte hartzeari ateak irekitzeko. Hona hemen agiri osoa dantzan.eus-en publikatu bezala:

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 28an - 16:57
Dantzari-dantza Berrizen, 2005eko San Pedro egunean (Arg.: Oier Araolaza / Dantzan.eus CC BY SA).

Historikoki, Berriz herri dantzaria izan da eta dantzarekiko zaletasun handia dago gure herrian; antolatzen diren dantza saio, jaialdi, ekitaldi etabarretan jendea beti hurbiltzen da. Auzoetako jaietan ere dantza saioek euren lekua daukate eta zer esanik ez San Pedro eta Santa Isabel jaietan, dantza saioek garrantzi eta ikusmira handia dute.

Dantza zaletasun horretan, eta dantza ekitaldi horietan guztietan, zein da emakumearen papera? Zein izan da historikoki? Emakumeek, gizonek bezala parte hartzen dute Euskal Dantzan? Zer da tradizioa?

Galdera hauei erantzunez, Berrizen sortu da eztabaida. Emakumeen presentzia bermatuta al dago gure dantza saioetan?

Esan beharra dago, galdera hauek eta eztabaida hauek herriko jendearen artean sortu zela eta horri erantzun nahian, Udalak, herriko dantza taldeak, herriko partaideak, zinegotziak eta teknikariak martxan jarri zituen eta hainbat batzar egin ziren.

Lantalde honetan eta prozesu honetan atera ziren ondorioak honako hauek izan ziren:

Udalak, erakunde publikoa den heinean, emakumeen presentzia bermatu behar du gizarteko arlo publikoan eta ezin du ekintzarik antolatu, non, emakume izateagatik, hau kanpoan utzi dezakeenik.

Dantza tradizionalaren kasuan eta Berrizko jaietako dantza formatuan batez ere, gaur egun emakumeek ez dute parte hartzen.

Hau kontutan izanik, Berrizko Udalak, emakumeen presentzia bermatu eta bultzatu egin behar du dantza tradizionalean eta jaietako dantza ekitaldietan.

Gaia jorratu ostean eta hainbat hausnarketa egin eta gero, Berrizko Udalak honako hau adostu zuen, lantalde eragilearekin, Berrizko dantza tradizionalaren inguruan:

  1. San Pedro eta Santa Isabel jaietarako dantza deialdia Berrizko dantzariei zabalduko zaie, sexu bereizketarik egin barik.
  2. Emakume dantzaririk aurkeztu ezkero, beste edozein dantzari bezalako eskubidea izango du dantzan egiteko.
  3. Egoera zibila ez da kontutan hartuko San Pedro eta Santa Isabel jaietan aukeratua izateko eta dantzan egin ahal izateko.
  4. Kontutan hartuko da urtean zehar ermitarik ermita eta/edo plazarik plaza ibili izana San Pedro eta Santa Isabel jaietako dantzetan parte hartzeko.
  5. Dantza formatua, orain arte egindakoa mantenduko da, hau da: dantzari dantza, soka dantza edo erregelak, trikitixa eta biribilketa.
  6. Berrizko Udalak proposamena zabaltzen die herriko dantza talde biei (Iremiñe dantza taldea eta San Lorentzo dantza taldea), euren barne egituran hausnarketa bat zabaltzera; bai neska zein mutilak onartzera eta dantza tradizionalak irakastera gaur egun ezagutzen ditugun “mutilen dantzak” eta “nesken dantzak” bereizi gabe. Udalak, honen alde egiten diren ekintzak bultzatuko ditu.
  7. Urtean zehar, Berrizen egiten diren dantza ekitaldi eta saioetan (ermitak, umeen euskal jaiak, bestelako ekitaldietan…) neska-mutilek edozein dantza egin ahal izango dute.
  8. Dantzarien aukeraketa prozesuan parte hartuko duten kideak Iremiñeko ordezkari bat, San Lorentzoko ordezkari bat, herriko txistularia eta udaleko ordezkari bat, idazkari lanak egiten, izango dira.

Sinatzaileak: Berrizko Udala, Berrizko jai batzordea, Iremiñe dantza taldea, San Lorenzo dantza taldea eta zenbait herritar.

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude