Bozkatzera deitutakoen %28,24k hartu du parte Busturialdea eta Arrigorriagako galdeketetan

  • 47.029 herritar zeuden deituak igandean Euskal Herriaren estatus politikoaren inguruan bozkatzera eta 13.280k eman dute boza. Parte hartzea handiagoa izan da Busturialdean (%32) Arrigorriagan baino (%14,5). Boza gehienak (%95,24) independentziaren aldekoak izan dira.


2017ko apirilaren 03an - 10:01
Argazkia: Gure Esku Dago

Busturialdeako hamazazpi herritan eta Arrigorriagan egin dituzte Gure Esku Dagoren galdeketak. Busturialdean deitutakoen %32k eman du botoa eta Arrigorriagan %14,5ek. Parte-hartze altuena izan duen herria Kalana izan da, %78,95. Gernika-Lumon parte hartzea %27,5ekoa izan da eta Bermeon %26,3koa.

Euskal Herriaren etorkizun politikoari buruz bozkatu behar zuten herritarrek, eta %95,24ak independentziaren alde bozkatu du. Ezezko botoak %2,82 izan dira eta zuriak %1,27.

“2017ko galdeketen olatua indartsu zetorrela esan genuen eta esandakoa gauzatzen ari gara; olatuz olatu eta herriz herri”, adierazi du Ana Tere Bengoetxea Gure Esku Dago-ko kideak, “herritarren botoarekin herri honek pauso bat gehiago eman du bere etorkizuna libreki erabakitzeko bidean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude