Bizkaiko herrietan barrena protesta-martxa abiatu dute Bizkaiko Zahar Etxeetako langileek

  • Lan baldintza duinak eskatzeko, herriz herrizko martxa abiatu dute Bizkaiko Erresidentzietako langileek. Urriaren 17tik 21era iraungo dute protestek. Jada, 350 egun daramatzate greban, eta nabarmendu dute  patronalaren jarrera ezkorra ari dela izaten.

     

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko urriaren 18a
Pasa den irailean Gasteizen egin zuten manifestazioa (Argazkia: @Halabedi)

Bost etapa izango ditu martxak: besteak beste, Ezkerraldean, Durangaldean eta Bilboko kaleetan ibiliko dira. Behingoagatik, adostasun batera iristea espero dute eta aldarrikatzen dituzten eskaerak beteko direla: 30 orduko lanaldia, langile gehiago kontratatzea, kalitate hobeagoa, eta 1.200 euroko soldata hilean, esaterako.

GESCA patronalarekin nolabaiteko adostasunera iritsi diren arren, ELA sindikatuak LARES eta ELBE patronalei leporatzen diete egoerari “soluziorik bilatu nahi ez izatea”. LARES irabazi asmorik gabeko fundazio talde bat da, baita Bizkaiko hainbat egoitza handienen jabe ere. Urtean milioi bat euroko irabaziak izaten ditu, eta orotara, zahar etxe guztien %80ko okupazioa bere gain dago. Negoziaketetan jarrera ezkorra izan duela adierazi dute langileek eta egoeraren aurrean Bizkaiko Diputazioak ezer ez egin izana ere salatu dute.  

Gainera, patronalen bazkideen artean, hainbat herritako alkate eta politikariak daudela esan du Bizkaiko zahar etxeetako langileen ordezkariak: “Bizkaiko Diputazioak ez du ezer egin behar konponbiderik nahi ez duten arduradunekin? Beraiena ere bada erantzukizuna”.

Bizkaiko Zahar Etxeetako langileek dei egin diete herritarren martxan parte hartu dezaten.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Zaharren egoitzak  |  Bizkaia

Zaharren egoitzak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-08 | Leire Txakartegi
Bizkaiko erresidentzien greba: Begirada berriak

Ez dakit jakingo duzuen baina Bizkaiko erresidentzietako emakumeak gonbidapen ugari jasotzen ari dira estatuko txoko ezberdinetatik beraien gatazkaren berri emateko. Madrilen, Bartzelonan, Logroñon... egon dira jada.


2018-03-15 | ARGIA
Zahar etxeetako langileen greba Ipar Euskal Herrian, nahikoa baliabide ez dutela salatzeko

LAB, CFDT eta UNSA sindikatuek grebara deitu dituzte gaur Ipar Euskal Herriko zahar etxeetako langileak, euren lana behar bezala egiteko nahikoa baliabide ez dutela salatzeko. 11:00etan elkarretaratzea egingo dute Baionako suprefetura aurrean.


2018-02-19 | Laborari
Maite Barberarena, erizainen grebaz: "Ez gara makina batekin ari, jendeak dira!"

Maite Barberarena erizain laguntzaile ari da Isturitzeko Pausa Leku zahar etxean. Menpekotasun egoeran diren zaharren zaintzan ari diren profesionalek urtarrilean greba handia egin zuten Frantziako Estatu osoan, beren eskuetan dauzkaten zaharrak hobeki zaintzeko lan baldintza egokiak eskatzeko.


Argi dute: zahartzaroan, etxebizitza kooperatiba

Senideak edo profesionalak zaintzaile dituztela etxean jarraitzea, edo bestela zahar-etxera joatea. Horiek ohiko ereduak, zahartzaroa iristen denean. Aukera berriak zabaltzen ari dira ordea, elkarren arteko zaintza, izaera komunitarioa, autogestioa, bizi-kalitatea eta adinekoen autonomia helburu.


Zaharrentzat funtsezkoena, harremanak

Ikerketa egin dute, zaharrei galdetuz euren ongizatearentzat zer duten premiazko: “Familiatik harago, ingurukoekin eta egunerokoan gurutzatzen duten jendearekin harreman pertsonalak izatea, sentiaraziko dituena seguru eta baloratuta, munduan leku bat dutela".


Garaipenaren bizipoza

Batean, azpikontratatutako zahar etxeetako langileak, mozkinen arabera (des)araututako sektore feminizatuan. Bestean, patronala, prekarietatearen aparretan eroso, eta Bizkaiko Foru Aldundia, ez-ikusiarena egiten. Horrela bi urtez, borrokan, lan baldintzak duintzeko. Eta urtebetez greban. Erraz esaten da. Beste hainbat kasutan bezala, botere politiko eta ekonomiaren arteko ohiko elkarlana langileen aldarrikapena itotzen saiatu da. Oraingoan, ordea, bizitza zaintzen dutenek irabazi dute. Beraz,... [+]


2017-03-20 | ARGIA
Bizkaiko erresidentzietako langileek kanpaldiari ekin diote Foru Aldundiaren aurrean

Bizkaiko zahar-etxeetako gatazkaren korapiloa ez da askatu. Erabiltzaileen bizi-kalitatea eta kalitate asistentziala ere hobetuko luketen lan-baldintza duinak eskatzen dituzte grebalariek.


2017-02-26 | Dabi Piedra
Greba Bizkaiko zahar-etxeetan
Esku nahikorik ez

Otsail osoan grebara deitu ditu ELAk Bizkaiko erresidentzia pribatuetako beharginak. Lantaldeak handitzeko eta baldintzak hobetzeko eskatzen dute, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko. Diru publikoa ere tartean denez gero, esku hartzeko deia egin diote langileek Bizkaiko Foru Aldundiari.


2016-10-05 | Unai Brea
Akordiorik ez Bizkaiko zahar egoitzen gatazkan, bi asteko grebaren ondoren

Irailaren 21ean hasitako grebaren azken egunean, negoziazio mahaiaren inguruan jesarri dira ELA sindikatua eta sektoreko hiru patronalak (LARES, ELBE eta GESCA). Azken horiek konponbiderako egin duten proposamena “arduragabekeriatzat eta errespetu faltatzat” jo du  ELAk.


Bizkaiko adinekoen egoitzetan bi kaleratze salatu ditu EH Bilduk, grebaren atarian

Hilaren 21ean hasiko da ELA sindikatuak deitutako bi asteko greba Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak sindikatuari ohartarazi zion “edozein greba eskubideren gainetik adinduen duintasuna” dagoela. EH Bilduk, berriz, adierazpen horiek egin eta oso gutxira egoitza bateko bi langile kaleratu izana salatu du.

 


Eguneraketa berriak daude