Bizitza erdigunean jartzen duen ekonomiaren topagune izango da Errenteria

  • Azaroaren 18an ekonomia solidario eta eraldatzaileak zita garrantzitsua du Errenterian: V. azoka antolatu dute REAS, Olatukoop eta Saretuzek, lehen aldiz hiriburuetatik kanpo.

ARGIA @argia
2017ko azaroaren 07a
Eñaut Gracia (Errenteriako Udala), Nerea Gonzalez (Saretuz), Nagore Vega (OlatuKoop), Marian Díez eta Manolo Vilabrille (REAS-Euskadi). (Arg.: Herri Bizia)

Urtero antolatu ohi den “merkatu sozialari” beste bultzada bat eman diote aurten, ekonomia sozial eraldatzailean ari diren eragile gehiagoren parte hartzearekin. Hala, aurrekoetan ez bezala aurten hiriburuetatik kanpora eraman dute azoka solidarioa eta Errenteriako Merkatuzarrean izango da azaroaren 18an egun osoz, Ekonomia bizitzaren zerbitzura lemapean. Ia 60 eragileren standak (ARGIA ere bertan izango da), tailerrak, mintegiak, kontzertua, photocall solidarioa eta txikientzako gunea ere izango dira.

REAS, OlatuKoop eta Saretuz ari dira antolaketa lanetan, besteak beste Errenteriako Udalaren laguntzarekin, eta astearte goizean egindako aurkezpenean alternatibak “herrietara” hurbiltzeko beharra nabarmendu dute. Errenteriak “beste eredu baten aldeko apustua” egin duela gogorarazi du Eñaut Gracia udal ordezkariak, eta azoka bertara eramatea horren “aitortza inplizitua” dela.

REAS-Euskadiko presidente Marian Díezen hitzetan bosgarren edizioa “funtsezkoa” izango da, herritarrei erakusteko “hazten ari den egiazko alternatiba” dela ekonomia solidarioa. Azokak, bestalde, konpromiso sozialaz kontsumitzeko aukera emango duela esan du Díezek.

Ia 60 eragileren standak, tailerrak, mintegiak, kontzertua, photocall solidarioa eta txikientzako gunea izango dira, besteak beste, Errenteriako merkatu sozialean

OlatuKoop: “Interkooperazioa landuko dugu festa giroan”

OlatuKoopek lehen aldiz hartuko du parte Merkatu Sozialean. Sareko kide den Nagore Vegak azaldu duenez “beharrezkotzat” dute ekonomia sozial eraldatzailearen topagune bat izatea Euskal Herrian: “Ekonomia bizitzaren zerbitzura jarri nahi dugu, eta gainera, eredu hau sustatu nahi dugunon artean interkooperazioa landuko dugu festa giroan”, esan du Vegak.

Bide horretan, larunbatean goizeko 10:00etatik hasita hainbat tailer antolatu dituzte, egitura mutualisten inguruan, finantza etikoez, genero perspektibaz edo banatzailerik gabeko agroekologiaz, besteak beste. Tailerren programa osoa hemen (pdf).

Mintegia bezperan

Motorrak berotzen hasteko, bezperan ekonomia eraldatzaileaz eta tokiko politika publikoez mintegia (pdf) egingo dute Xenpelar Etxean, eta besteak beste Bartzelonako eta Errenteriako etxebizitzaren arloko udal programak aztertuko dituzte. Izena ematea beharrezkoa da.

Kanal hauetan artxibatua: Ekonomia eraldatzailea  |  Ekonomia soziala  |  Errenteria

Ekonomia eraldatzailea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-14 | ARGIA
OlatuKoop: growing membership of the Basque solidarity economics network

Four years have passed since the solidarity economics network was set up, and 26 community companies are already members.


2018-06-11 | Uztarria
Proiektu eraldatzaileek elkar ezagutu dute Azpeitian Olatukoopen Saretze Egunean

Olatukoop sareak Sanagustin kulturgunean egin ditu Saretze Eguneko jardunaldiak gaur, zapatua. Ekonomia soziala eta eraldatzailea ardatz dituzten enpresen, erakundeen nahiz elkarteen sarea da Olatukoop, eta gaur dozenaka lagun elkartu da Sanagustinen, esperientziak elkartrukatzeko.


Geltoki: ekonomia solidarioa, elikadura subiraua eta kultura alternatiboa sustatzeko gune

Autobusentzako gunea zen garai batean 'Geltoki' bilakatu da orain. Larunbatean zabaldu zituen ateak eta garai bateko leihatilak denda bilakatuta daude. 


2018-06-07 | ARGIA
OlatuKoopek indarberrituta ospatuko du Azpeitian 'Saretze Eguna'

Lau urte igaro dira ekonomia eraldatzailearen sarea eratu zela eta jadanik 26 dira bertan parte hartzen duten enpresa komunitarioak.


2018-05-31 | ARGIA
Iturola
Eraldaketa sozioekonomikorako laborategia inauguratu dute Hernanin

Iturola elkarlan “sorguneak” Beterri-Buruntzako komunitatearen ongizatea helburu duten proiektuak biltzen ditu. Ostegun goizean inauguratu dute ofizialki Hernanin.


2018-05-27 | Xalba Ramirez
Abaraska proiektua
Etxebizitza, auzoaren eragile sozial

Erosi, alokatu eta okupaturen artean, etxebizitzaren arazoari erantzun berri bat ari dira entseatzen Donostiako Abaraska proiektuko kideak. Teilatu batetik harago, ingurua eraldatu eta beste bizi eredu baten oinarria izan daitekeelako jarri dute martxan etxebizitza kooperatiboaren proiektua. Definizio fasea behin igarota, bizitoki izango duten espazioa lortu eta errealitatera salto egiteko aliantzak josten dabiltza.


Gure Sustraiak baserri eskola
MULTIMEDIA - erreportajea

Alternatiben Herria ekainaren 2an ospatuko da Iruñean, sistema kapitalistaren aurrean egunez egun eraikitzen ari diren alternatibak erakusteko. Ekimenean parte hartuko duen eragileetako bat Olloko Gure Sustraiak baserri eskola da. Proiektuari buruzko bideoa osatu dute Hiru Damatxo-ko lagunek.


2018-04-27 | Imanol Esnaola
Lurralde orekaren euskal agenda

Euskal lurraldea zeharo desorekatzen ari zaigula esatea ez dago agendan. Etekinak maximizatzeari emandakoak zoratzen dabiltza hiriburuen inguruan gero eta jarduera zein biztanle gehiago dagoelako. Biztanle gutxiko lurralde eremuetako eragileak, aldiz, lurraldea bere luze-zabalean ikusi nahi ez dutenen gutxiespena jasotzen aspertuta, eguneroko lanari emanak daude, isilik.

 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude