Bilboko Konpartsak: “Azken epaia gorabehera, ez dugu zuen azpijokoa onartzen”

  • Jone Artola txupinera izateko galerazpena baliogabetu du auzitegiak. Konpartsek epaia baikortzat jo duten arren azaldu dute haientzat ez duela "baliorik" eta Bilboko jai eredu horrelako erasoen aurrean "blindatuta" dagoela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 27an - 16:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko Konpartsek "hasieratik" jakin dute 2013ko txupineraren hautuan ez zegoela "legez kanpoko ezer". EAEko Auzitegi Nagusiak konpartsei "arrazoia eman" dietela jakin ostean, "etengabe jaia izorratzen" dabiltzanei "ez zaituztegu nahi" esan diete hainbat konpartsakidek Arriaga plazan buruturiko agerraldian. 

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Sailak atzo bertan jakinarazi zion Bilboko Konpartsak Federazioari baliogabetu egin duela 2013ko txupineraren hautuaren gaineko erabakia, "ez baitu horretan legez kanpoko ezer aurkitu".

Konpartsek "hasieratik" jakin dute Txori Barrote konpartsako Jone Artola konpartsakidearen hautaketan ez zegoela legez kanpokorik. Eta "arrazoia eman diguten arren", konpartsek prozesuaren hasieratik esandakoa berretsi dute gaur berriro Arriaga plazan: "Azken epaia gorabehera, ez dugu zuen azpijokoa onartzen". Izan ere, Oihana Pascual eledunaren esanetan, "guretzat ebazpen honek ez du baliorik, ez interesik, ebazpena eman duen aretoari ez baitagokio gai honen inguruan erabakirik hartzea". Beste behin, errepikatu nahi izan dute Aste Nagusia eta jai ereduaren kontra egindako erasoak "ez duela urratuko bilbotar guztiok batzen gaituen jaiarenganako idilioa".

2013an Jone Artolaren hautaketaren aurka agertu zen Carlos Urkijo Gobernuko ordezkariari eta salaketa aurkeztu zuen Estatuaren abokatuari zeharka egin diete erreferentzia agerraldian. "Etengabe jaia izorratzen" ibiltzea leporatu diete konpartsakideek, eta argiro esan diete "ez zaituztegu nahi". "Zorionez", erantsi dute, "Bilboko jai eredua leloen ergelkeriak jasateko blindatuta jaio zen". 

Hiru urtez luzatu diren "asmo ilunak" Bilboko Konpartsek "kolore" bihurtuko dituzte, "kolore baikara", adierazi dute konpartsakideek soinean zeramaten "Aste Nagusia defendatuz" dioen kamiseta beltza erantzi eta azpian zeramaten koloretako kamisetak erakutsi dituztenean. "Hamaika dira gure koloreak; eta guk, konpartsok, hamaika kolore horiek elkartu eta indar batez jarraituko dugu Aste Nagusiaren oinarri den jai ereduaren alde lanean eta borrokan".

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
2025eko uztailaren 30
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!