Bilboko Foster's Hollywoodetik zortzi langile kaleratu dituztela salatu dute

  • Eraginek salatu duenez, lan baldintza kaskarretan aritu dira bertako langileak: "Ez zaie zor zaiena ordaindu, tratu umiliagarria, aldi baterako kontratu faltsuak...". Igande eguerdian elkartu dira Gran Viako Foster's Hollywooden aurrean.

Topatu.eus @topatu_eus
2018ko otsailaren 27a

Multinazionalak zortzi langile kaleratu dituela salatu du Eraginek, baina aurretik ere lan baldintza kaskarretan ari zirela: kontratuan jarritakoa baino ordu gehiago lanean, "tratu umiliagarria" jasanez eta ordaindu beharko litzaiekeenaren azpitik kobratuta. 

Hori dela eta, kaleratutako langileek elkarretaratzea egin dute igandean Bilboko Gran Viako Foster's Hollywoden aurrean: 14:30ean elkartu dira. Eraginek atxikimendua eman dio mobilizazioari.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Kanal hauetan artxibatua: Langileen Babes Sareak  |  Prekarietatea  |  Bilbo  |  Eragin

Langileen Babes Sareak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-03 | Lander Arbelaitz
Prekarietatearen aurkako konga

Dantzatuz salatu dute Donostiako Gogoko Goxuak kafetegian bertako hainbat langileri ez zaiela ordaintzen. Dozena bat lagun sartu ziren maiatzaren 1aren bezperan kafetegian, bafle batetik “Ojalá que llueva café” doinua jarrita, konga dantzatzen, kafe aleak botaz eta bertan ordura arte lasai ederrean zeuden bezeroei eskuorriak banatuz. Bi minutu eta erdiko ekimena, eta kalera.


Iru˝erriko Langileon Autodefentsa Sarea
"Sindikatu ezin daitezkeenak defendatzen ditugu"

Iazko uztailaren amaieran Iruñean Koi Sushi jatetxeak zor zion guztia ordaindu zion Migueli, jatetxeko banatzaileetako bati. Garaipen hura ez zen lortuko Miguelek bere eskubideak aldarrikatzeko Langileon Autodefentsa Sarera jo izan ez balu, eta erakunde honek hilabete eta erdian emandako laguntzarik eta sustatutako kontzentraziorik gabe.


2018-02-11 | Lander Arbelaitz
Gogoko Goxuak gatazka Donostian

Gazteek lan arloan bizi duten prekarietateari aurre egiteko tresna berrien beharra zeukatela ikusita erabaki zuten antolatzea, bertako kide den Garazi Castañoren hitzetan. 2017ko uda aurretik, Uliako Lore Baratzetan lehenik eta Txantxarreka gaztetxean egin zituzten Gazteraiki topaketen testuinguruan sortu zen taldea. Egiten duten lana sindikalgintzarekin uztargarri ikusten dute, eta hauek heltzen ez diren jendearekin elkartasun sareak sortu nahi dituzte, egoerari konponbide kolektiboa... [+]


2017-12-19 | Lander Arbelaitz
'Gogoko Goxuak' kafetegiaren aurkako protesta egin dute Donostian langileei ordaintzeko eskatuz

Larunbatean protesta egin du Donostiako Babes Sareak, Gipuzkoako Plazan dagoen 'Gogoko Goxuak' kafetegian. Hainbat langileri ez diotela ordaindu salatzen ari dira ia larunbatero egiten ari diren protestetan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude