Bilboko Langile Autodefentsa Sarea jaio da, "elkarrekin autodefentsa antolatzeko"

  • "Batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatzea" izango du ardatz Bilboko Langile Autodefentsa Sareak. Hala, "borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo" modura aurkeztu dute egitasmoa, eta "krisialdiak gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketa" testuinguruan kokatu dute haren sorrera.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 20an - 09:10
Bilboko Langile Autodefentsa Sarea. Argazkia: gedar.eus

Langile Autodefentsa Sarea sortu berri dute Bilbon (Bizkaia). "Borroka elkartasunean antolatzeko tresna kolektibo" modura aurkeztu dute sare berria; "batuz, babes sareak sortuz, kapitalaren erasoetatik defendatuko gaituzten garaipenak lortzeko antolatzea" ipar.

Hala, azaldu dute "langileriaren interesetan aurrera egitea" dutela helburu, "haren autonomiatik abiatuta eta antolakuntzaren bitartez klase kontzientzia handitzeko". "Borroka bera posible egiteko eta hura protagonista izango duen iruditegia osatzeko" lanetan ere murgilduko dira autodefentsa sareko kideak.

"Sistema kapitalista dago krisi egoeran"

"Badakigu ez ditugula joan eta etorri egiten diren krisialdiak bizi, baizik eta sistema kapitalista dagoela etengabeko krisi egoeran; eta langile klaseak pairatzen dituela krisialdi horiek gainditzeko burgesiak gidaturiko berregituraketak". Autodefentsa sareko kideek testuinguru horretan kokatu dute haren jaiotza: "Bilbok ere bizi izan du hiri industrialen berregituraketa, eta kontsumorako gune bilakatu da bereziki, turismo sektorearen eta aisialdiaren arropak jantzita", azaldu dute.

Berregituraketa horrek "langileriaren bizi-baldintzen prekarizazio osoan" eragin duela diote; hala nola, "etxebizitza lortzeko zailtasuna, lan baldintzak kaskartzea, elkartasun eta sustengu sareen suntsiketa, baita indibidualismo eta kontrol sozial handiagoa ere". "Nabarmen ageri da gu desjabetuta esplotazioa handitzeko burgesiaren estrategia, haren agente eta instituzioen bidez: bankuak, ostalaritzako patronala, higiezinen enpresak, edota nagusia", gehitu dute.

Ondorioz, "lantoki dispertsatuetan isolatuta bizi garela" nabarmendu dute, "bizi baldintza txiroekin; eta gainera, iritzi dute "gero eta zailagoa zaigula gure defentsa antolatzea". "Sarri sentitzen dugu sistema honen aurka egiteko ezintasuna", diote. Hori guztia iraultzeko asmoz jaio da Bilboko Langile Autodefentsa Sarea.

Lubaki Langile Elkartasun Sarearen aurkezpena, iragan astean

Joan den astean Bergaran (Gipuzkoa) aurkeztu zuten Lubaki Langile Elkartasun Sarea. "Klase batasuna oinarri", krisi testuinguruak sortutako "desoreka eta segurtasun ezaren aurrean, elkar babestea" izango du ardatz Lubakik. Hala, "saretzearen beharra" azpimarratu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langileen Babes Sareak
2020-07-07 | Mikel Eizagirre
"10 euro edo gehiago" kanpaina jarri dute martxan Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan

Krisiaren Seme-Alabak Sare Sozialistaren arabera, oinarrizko elikagaien eta produktuen bankuan “lan boluntarioa” eta “ekarpen materialak” indartu nahi dituzte kanpaina berriarekin.


Bilboko Langile Autodefentsa Sarea
"Langile klaseak tresna berriak behar ditu kapitalaren erasoengandik defendatzeko"

Bizi baldintza geroz eta gordinagoek eta indibidualismoak ezaugarritzen duten jendartean, langileei beren eskubideak defendatzea zaila zaie sarri, eta sistema kapitalistari aurre egiteko ezintasun sentipena ohikoa izan ohi da. Horren aurrean, langileen autodefentsa antolatzea du... [+]


Alde Zaharreko Elkartasun Sarea
"Elkar zaintzea borrokatzea da eta bakarrik borrokaren bitartez bermatuko dugu elkar zaintza"

Koronabirusaren hedapenaren aurrean eta gobernuek ezarritako neurri indibidualisten oso bestelako logikaz, asko dira larrialdi egoerari kolektiboan eta elkartasuna oinarri hartuta erantzuteko hautua egin dutenak. Horren adierazle argienak dira tokian toki hedatzen ari diren... [+]


2020-02-25 | ARGIA
"Bilboko 32 ikastetxek joko aretoa dute 100 metrora edo gertuago"

“Ludopatiatik aske diren auzoak nahi ditugunak gero eta gehiago garelako, eta badakigulako kaleak hartuta baino ez dugula irabaziko”, ostiralean manifestazioa deitu du Bilboko Eragin elkarteak, “apustu etxeak itxi arte”.


2020-02-11 | Topatu.eus
Apustu etxeen aurkako manifestazioa deitu du otsailaren 28rako Eraginek Bilbon

Otsailaren 28an apustu etxeen eta joko aretoen aurkako manifestazioa deitu du Eraginek Bilbon. Jokoaren negozioaren aurka kaleak hartzeaz gain, gutxieneko aldarrikapenak eta eskakizunak ere jarriko dituzte mahai gainean.


Eguneraketa berriak daude