Bi urte eta bi urte eta erdiko espetxe zigorrak hiru gazteri, faxisten mobilizazio bat eragozteagatik

  • 2014ko maiatzean Hispania Verde izeneko taldeak Erronkarin deituriko mobilizazioaren aurrean protesta egiteagatik zigortu ditu Nafarroako Auzitegiak 

Topatu.eus @topatu_eus
2018ko apirilaren 10a

Talde faxistaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 200 bat lagunek, baina Guardia Zibilak babestu egin zituen Hispania Verdeko kideak, eta hiru herritarri espetxe zigorrak ezarri dizkie orain Nafarroako Auzitegiak: bi urteko espetxe zigorra biri, eta bi urte eta sei hilabeteko zigorra beste bati. Beste hiru auzipetuak absolbitu egin dituzte. 

">

Erronkarin hartz emeak sartzeko bilkura bat zen ustez Hispania Verde taldeak deiturikoa, baina Erronkariko gazte asanbladak salatu zuenez, MSR mugimendu faxistaren adar bat da talde hori eta "Pirinioetako hartzaren inguruko gatazka bere egitera" joan zen Erronkarira. 

Talde faxistaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 200 bat lagunek, baina Guardia Zibilak babestu egin zituen Hispania Verdeko kideak, eta hiru herritarri espetxe zigorrak ezarri dizkie orain Nafarroako Auzitegiak: bi urteko espetxe zigorra biri, eta bi urte eta sei hilabeteko zigorra beste bati. Beste hiru auzipetuak absolbitu egin dituzte. 

 

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Antifaxismoa  |  Nafarroa

Antifaxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-04 | Arabako Alea
"Faxismoaren gorakada" aztertuko dute Gasteizko Errekaleor auzoan egingo den jardunaldi batean

Ostegunean hasita eta larunbatera bitartean "faxismoaren gorakada" aztertuko dute Errekaleorren, Euskal Herriko Sare Antifaxistak antolatuta.


Bide bazterretik plazara

Herriko faxistak ziren, guardia zibilak ziren, falangistak ziren, katolikoak ziren, Birjinaren Eguna zen eta ondoren otoiz egitera joan ziren. Gora jainko maitea!”. Fermin Balentziaren hitzak dira, Maravillas kanta aurkezteko.


2018-02-13 | Uriola.eus
Faxismoaren aurkako kalejira antolatu dute, Athletic eta Spartak Moscvaren arteko partidua dela eta

Athletic Clubaren eta Spartak Moscvaren arteko kanporaketa dela eta, Herri Norte Taldea, EH Donbass eta Sare Antifaxista taldeak faxismoaren aurkako ekimenak antolatu dituzte. 


2017-12-24 | Andoni Mikelarena
80 urteko zigor eskaera sei antifaxistarentzat
Zapaldua zapaltzailearekin parekatzeko saiakera

2013ko urriaren 12an, ustez, neonazi batzuei eraso egitea egotzita auzipetu zituzten Kataluniako sei antifaxista. Azaroaren 29an amaitu zen epaiketa eta auzitegiak erabakiko duenaren zain daude. Gorroto delituen Fiskaltzak hamabosna urteko kartzela zigorra eskatu du bost akusaturentzat eta lau urte eta erdikoa seigarrenarentzat. Zapaldua eta zapaltzailea maila berean jarri nahi izan dituztela salatu dute auzipetuek. Egoeraren berri emateko Euskal Herrian izan dira eta ARGIAk haiekin hitz... [+]


2017-12-15 | Andoni Mikelarena
Zaragozan Falangeko kide bat hiltzeagatik espetxeratutakoak, autodefentsa izan zela adierazi du

“Espainiako banderaren koloreko tiranteak eramateagatik” Zaragozako Victor Láinez militante neofaxista hil izana egotzi diote Rodrigo Lanzari. Honek ordea ukatu egin du bertsio ofiziala eta autodefentsa izan zela adierazi du.


2017-12-05 | Miren Osa Galdona
Ehunka herritarrek Bartzelonako CUPen egoitza defendatu dute faxisten elkarretaratzearen aurrean

Por España Me Atrevo eskuin muturreko taldeak CUPen Bartzelonako egoitzaren aurrean larunbatean elkartzeko deia egin zuen. Faxismoa aldarrikatzeko manifestazioa izango zela argudiatuta, CUPeko ordezkariek elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu zieten Hauteskunde Batzordeari.


2017-11-21 | Andoni Mikelarena
Katalunian epaitzen ari diren sei antifaxistaren egoeraren berri emango dute Euskal Herrian

Ostegunetik igandera Euskal Herrian zehar ibiliko dira Kataluniako hiru antifaxista, euren egoeraren berri emateko. Kasuaren inguruko dokumentala ere aurkeztuko dute.


2017-10-12 | Axier Lopez
"Ultraeskuindarrek jendeari eraso egiten diote inor atxilotua izateko beldurrik gabe, inpunitate osoa dutela jakitun direlako"

Urriaren 9ko Valentziako manifestazioan faxisten eraso bati aurre egin zion 18 urteko valentziarra elkarrizketatu du ARA egunkariak. Ikasleen Fronte Bateratuko militante hau bilakatu da faxisten aurkako erresistentziaren ikur. Faxistak bi gazte jipoitzen ari zirela, sei bat ultraeskuindarri aurre egin zien. Kolpeak jaso zituen, baina onik da. Vicente Danvila du izena eta ingeniaritza elektronikoa ikasten du Valentzian.


Faxismoaren beldur barik

No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude