Banketxe bateko bekaduna hil da Londresen, hiru egunean 63 ordu lan egin ostean

  • Londreseko Bank of American bekadun gisa ari zen 21 urteko alemaniar bat hil da, hiru egunez jarraian 21 orduko lanaldia osatu ostean. Pisukideek hilik aurkitu duten gazteari astebete geratzen zitzaion bekadun kontratua amaitzeko, The Independent hedabidearen arabera.


2013ko abuztuaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Banketxeetako bekadunen ohiko bizilekua den auzogune berean bizi den gazte baten hitzetan, denek lan asko egiten badute ere, “ordu kopurua asko aldatzen da sail batetik bestera”. Hil berri den Moritz Erhardt alemaniarra inbertsio sailean ari zen lanean, eta banketxeko bozeramaileak onartu duenez, bertan “oso berandu arte egiten dute lan”.

Wall Street Oasis finantza webgunean hainbat erabiltzailek adierazi dutenez, bekadunek oso eskakizun gogorrei egin behar izaten diete aurre, eta lanpostu bat lortzeko ia edozertarako prest daude. Beste banku batean bekadun gisa ari den gazte batek hala adierazi du: “Hamar bat astez bakarrik arituko gara lanean, eta onartzen dugu eskatzen zaigun oro. Jende asko ikusten dut begiak gorrituta, esna mantentzeko kafeina behar duela, baina inor ez da kexu, oso ondo ordaindutako lanpostuak baititugu jomugan”.

Gazte alemaniarra epileptikoa zela zabaldu dute zenbait hedabidek. Haatik, Dr. Malhotra kardiologoak adierazi duenez “heriotzaren zergatiak oraindik ezagutzen ez baditugu ere, badakigu lan-ordu luzeek, eta batez ere gauez egiten direnek, nabarmen handitzen dutela bihotzeko bat jasateko arriskua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Eguneraketa berriak daude