Azpikontratatutako langile bat hil da Santurtziko portuan

  • Azpikontratatuta lanean ari zen pertsona bat hil da Santurtziko portuan asteazken goizean, erabiltzen ari zen orga jasotzailearekin itsasora erori ondoren.


2018ko urtarrilaren 17an - 11:03
Santurtziko portua, artxiboko irudi batean.

9:50ean gertatu da lan-istripua Santurtziko portuko instalazioetan. “Fenwick” orga jasotzaile batekin uretara erori da behargina eta Gurutze Gorriko kideek handik atera ondoren ezin izan dute erreanimatu.

Hildako langilea azpikontratatutako enpresa batean ari zen garbiketa lanak egiten, lehenbiziko informazioen arabera.

Istripuaren kausak ikertzeko portura joan dira Osalaneko kideak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude