Azpikontratatuta lanean ari zen pertsona bat hil da Santurtziko portuan asteazken goizean, erabiltzen ari zen orga jasotzailearekin itsasora erori ondoren.
9:50ean gertatu da lan-istripua Santurtziko portuko instalazioetan. “Fenwick” orga jasotzaile batekin uretara erori da behargina eta Gurutze Gorriko kideek handik atera ondoren ezin izan dute erreanimatu.
Hildako langilea azpikontratatutako enpresa batean ari zen garbiketa lanak egiten, lehenbiziko informazioen arabera.
Istripuaren kausak ikertzeko portura joan dira Osalaneko kideak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.