Bi mila pertsona baino gehiago hurbildu dira larunbatean Bartzelonako Zona Franca Atzerritarrentzako Internamendu Zentroaren (AIZ) itxiera eskatzeko mobilizaziora.
AIZ itxiko dugu zioen pankarta baten atzean abiatu zen manifestazioa, zentroaren ateraino iritsiz. “Inor ez da ilegala” oihuen artean, manifestazioak berrehun bat metro egin zituen ondorengo ekitaldia burutuko zen eszenatokira iritsi arte.
Mugimendu askotako elkarteek hartu zuten parte manifestazioan, bai etorkinen eskubideen inguruko eragileek, baita bestelako gaien ingurukoek ere, Hipotekak Kaltetutakoen Plataforma (HKP) kasu.
Polizia-lerro batek inguratuta, indarrezko deportazioetan eta etorkinen internamentu zentroetean hildako pertsonen argazkiak erakutsi zituzten manifestariek. Amaiera ekitaldian musika, dantza eta bestelako ikuskizunez gain, herri mugimenduetako eragileek hitza hartu zuten zentroaren itxiera eskatzeko.
Sandra Queraltó “Tancarem el CIE” (AIZ itxi) plataformako kideak Directa egunkariari adierazi dionez, internamendu zentroa izebergaren punta da: “Migrazio politika arrazista, zapaltzaile eta baztertzailearen erakusle argia da".
Azken asteetan AIZ itxiko dugu izenpean kanpaina zabala egin dute Bartzelonan hainbat elkartek bultzatuta (AIZ itxiko dugu, SOS arrazakeria eta Migrastudium). Kanpaina honen bidez Zona Francaren gaia Kataluniako agenda politiko eta mediatikoan presente egotea lortu dute bultzatzaileek.
Kataluniako Parlamentuari zentroa isteko eskaria egin diote. Bi aste barru eginen dituzte AIZren modeloaren inguruko bozketak Parlamentuan, eta plataformaren eskariekin bat egiten dutela adierazi dute hainbat taldek, hala nola, ERC, ICV-EUiA eta CUP-AEk. PSC eta CDCren bozkak izanen dira erabakiorrak bozketan.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.
Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]