Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

  • Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025eko martxoaren 24an - 07:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Seguru? Auzo seguruen alde lelopean, Trintxerpe eta Donostiako Alderdi Eder lotu ditu gaur goizean SOS Arrazakeria Gipuzkoak, Medicus Mundi Gipuzkoak eta CODE elkarteek deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxak. 11:30ean hasi da mobilizazio ibiltaria Trintxerpeko alkateordetzaren paretik, era Donostiarako bidea hartu, eta 13:00ak inguruan iritsi dira Alderdi Ederrera.

Mobilizazioaren helburua izan da “gure auzoetan errespetua, elkartasuna eta berdintasuna eskatzea”, deitzaileen arabera: “Diskriminazioak eta arrazakeriak ez dute lekurik hemen, eta guztiok lagun dezakegu guztiontzako ingurune seguruagoa eta bidezkoagoa sortzen”. Hala, martxaren bukaeran egindako interbentzioan salatu dute delinkuentzia txikiak “gure frustrazioen eta segurtasun ezaren edalontzia betetzen” duela, “eta hori konpon dezaketela uste dutenak bultzatzen ditu, baita kaputxa eta burdinazko barra eskuan hartuta ere”, Trintxerpen izandako erasoak gogora ekarriz: “Ez dugu gorrotoa nagusitzen den auzorik nahi, non pertsona batzuen jatorriagatik kolektibo osoak kriminalizatzen diren”.

Aldi berean, auzo seguruak aldarrikatu dituzte, “justuak, solidarioak eta duinak pertsona guztientzat”. Segurtasuna ezin dela arrazakeriarako aitzakia izan esan dute, “ezta zailtasun gehien dituztenei bidegabeki seinalatzeko ere. Konponbidea ez da gorroto gehiago, baizik eta eskubide gehiago”.

Jarraian, martxaren irteerako bideoa. Argazki sorta ikusteko, sakatu hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antiarrazismoa
Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-20 | Euskal Irratiak
Arrazismoaren kontrako giza-katea egingo dute Baionan larunbatean

Arrazismoaren aurkako nazioarteko eguna kari, larunbat honetan 16 alderdi, kolektibo eta elkartek deia luzatu dute, Baionako Marengo eta Pannecau zubien artean giza kate bat osatzeko. Aniztasuna, elkartasuna eta giza eskubideen errespetua aldarrikatzera deitu dute,... [+]


Bilboko mugimendu antiarrazistak manifestaziora deitu du martxoaren 21erako

Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]


Eguneraketa berriak daude