Atentatua eta prozesu independentista, denak balio du erasorako

  • Urriaren 1eko erreferenduma dela eta, Kataluniako Gobernua eta Madrilgo Gobernuaren artean dagoen tentsioa ere nabaritzen ari da Bartzelonako atentatuaren erantzunean. Baita hainbat hedabide espainiarren balorazio erasoetan ere.


2017ko abuztuaren 18an - 13:07
Batasuna agertu dute Madrilgo eta Kataluniako agintariek gaurko Bartzelonako ekitaldian.

Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko lehendakariak, Oriol Junqueras lehendakariordeak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak elkarrekin egin zuten agerraldia Bartzelonan erasoa gertatu eta lau ordura. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko lehendakaria, Soraya Saez de Santamaria lehendakariordea eta Jose Ignacio Zoido barne ministroa gauez iritsi ziren Bartzelonara eta ia gauerdian bilera egin zuten, Espainiako Gobernu ordezkaria, Polizia Nazionala eta Guardia Zibilaren ordezkariekin. Bileratik kanpo utzi zituzten Mossoak. Zazpi ordu eta gero egin zuen Rajoyk lehen agerraldi publikoa gertaeren balorazioa eginez. Carles Puigdemonti ere deitu zion eta hizketaldi laburra izan zuten.

Ostiralean, Catalunyako Plazako elkarretaratzearen ondoren, Puindemont eta Rajoy bildu egin ziren eta biek zuzendu zuten Barne Kontseilaritzaren koordinazio organoa; elkarrekin aritu beharraren garrantzia azpimarratu zuten. Soroya Saez de Santa Maria eta Jose Ignacio Zoido barne ministroa ere bileran izan ziren.

Edozein kasutan Espainiako hainbat iturri eta hedabidetatik azpimarratu da prozesu soberanistak instituzioen eta polizia indarren deskoordinazioa ekarri duela, aditzera emanez horrek atentatua erraztu duela. La Vanguardia-n, esaterako, azpimarratzen da nola Espainiako Barne Ministerioak esana zien Kataluniako erakundeei hainbat gune jendetsutan ibilgailuen sarrera galaraziko zuten oztopoak jartzearen egokitasunaz. Hainbat ekitalditan eta lekutan, adibidez, hartu ziren gisako neurriak, hala nola, Errege Magoen kabalgatan urtarrilean Bartzelonan edota Sagrada Familiaren inguruneetan. El Paisek lehen lerroetara eraman du babesgarriak jarri ez izana: "Barcelona prescindio de los bolardos en la rambla y opto por reforzar la vigilancia".

El Pais-en eta El Mundo-ren erasoak editorialetan

Halako atentatuen ondorengo ohiko balorazioak egin eta gero, Kataluniako erakundeekin oso erasokorrak agertzen diren bi medio hauek kritika gogorrak egin dituzte prozesu soberanista eta atentatua lotuz. El Pais-eko editoriala: “Horrelako eraso batek errealitatera ekarri behar ditu Kataluniako indar politikoak; gobernua, parlamentua zein independentziaren aldeko mugimenduak, eta azken urteetan kimera sezesionista agenda politikoaren aktibitate bakartzat izan dituzten guztiak”.

El Mundok azpimarratzen du Katalunia dela fudamentalismo islamiar handiena duen Estatuko erkidegoa eta horren inguruan hausnartu beharko luketela agintari katalanek, hauen inmigrazio eta harrera politikak interes elektoral eta independentistekin lotuta daudelako, eta horiek segurtasun nazionalaren gainetik jarri dituztelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bartzelona eta Cambrilseko erasoak
Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


2019-07-16 | ARGIA
Bartzelonako Rambletako atentatuko taldearen burua CNIaren isil-mandataria zen

Público egunkariak hori frogatzen duten dokumentuak argitaratu ditu. Dokumentuen arabera, poliziak zelatatuak zituen atentatuak burutu zituzten gazteak, eta horien ustezko buru Abdelbaki es Satty Espainiako zerbitzu sekretuen (CNI) isil-mandataria zen.


2017-10-22 | Saioa Baleztena
Lola Lopez. Aniztasuna aldarri
"Islamari erasotzeko egiten da emakume musulmanen eskubideen aldeko diskurtsoa"

Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta... [+]


Biolentzia, bakea bezalatsu, zerbaiten ondorioa da

Kataluniako erasoen ostean, batasun abstrakturako eta –inork ezagutzen ez dituen– Mendebaldeko baloreen defentsarako deiek estali nahi izan dute jihadismo globalari buruzko eztabaida. Sakoneko azterketa saihestu nahian, testuingururik gabeko kontakizun apolitiko eta... [+]


2017-09-03 | Itxaro Borda
Bartzelona: "No en el meu nom"

Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren... [+]


Eguneraketa berriak daude