Ateak eta sarrailak

  • Azaroaren 12an Durangon jokatutako finalaurrekoaren kronika. Saioko puntuazioa: Aitor Mendiluze (740,5 puntu), Miren Amuriza (678,5), Jon Maia (675), Oihana Iguaran (671), Iñaki Apalategi (648) eta Miren Artetxe (639).

Kattalin Miner @MKattalin
2017ko azaroaren 13a

Finalaurrekoak, ondo atera ezkero, kategorikoak izaten dira. Igandeko Durangokoa gutxien-gutxienean, gozatzekoa izan zen. Puntuaketekin, beti bezala, polemika Landakoko ate aurrean, tarte handia lehenengotik bigarrenera, baxuegi beste batzuk… Eta oraingo honetan, zigarro arteko kritikagintzan, puntu-erantzunei ez-ezik, hainbat gaiei egurra indar bereziz. Eta egia esan, meritua badute gure bapatekari hauek, auto-ilara bati edo barrita energetiko batzuen paperei seina bertso ateratzeko. Bejondeizuela!

Barkatuko didazue ageriko zerbait esaten badut, baina Aitor Mendiluzek hizketan baino errazago egiten du bertsotan, edo hori gogoratu genuen behintzat lehenengo bertsotik. Esango nuke, zaleago izan edo ez, utzitako bertsoak-bertso, kapazidade hori ikustea espektakuloa dela bere horretan eta punto. Eta nekea eta postua dira gutxienekoa esan bazigun ere ofiziotan, ondo merezitakoa izan zuen atzokoa.

Segidan Miren Amuriza, otsokumeak ondo defendatuta, hortzak bistan, lehenengotik puntu tarte dezentekoa aterata ere, saioan zentratuta, serio, baina hala esan zigun-eta berak seiko motzean: hobe orain estu hartzea, gero damutzea baino, eta arrazoi. Eta kartzelakoan esandakoak interesatuki erreskatatzen baditugu, zera esango genioke bere hitzekin: hara noraino heldu den, harritu gaitu zeharo (harritu agian ez) eta oraindik iritsi baietz, askoz ere aurrerago! Segi!

Jon Maiak gogorarazi zigun nor den Maia, esango nuke batik bat kartzelakoan, eta BEC-a buruan darabilela argi utzi zigun entzule danoi; baina ofiziotan hala gomendatu bazion lagunari, geuk hari itzultzen diogu orain: berak bakarrik gainditu behar du azken apustua! Zorte on!

Oihana Iguaranek oso ondo aritu arren, berak aipatu bigarren peajea ez ote zuen atzo ordaindu. Hain nago txapel grinean, entrenatuz ekinean, eta lehiatu nahi nuke besteen neurri berdinean bota zigun seiko motzean, eta ofizioek sarri zenbat egia uzten dituzten, atzetik etorri zen Mendiluzerena kasu: besteak dira zure mailara jarri behar dutenak, bada bai, esango nuke, esaterako bakarkakoan egindako ekarpen horrekin neurria hark jarri zuela. Ederra.

Iñaki Apalategi, gorabehera handirik gabe, mailan, neurrian mantendu eta hurrengo faserako azken billetea lortuta etxeratu zen.

Azkenik Miren Artetxe izan genuen, askoren harridurarako, puntuazio baxuarekin, batik bat, puntu-erantzunetan zein seiko motzean utzitako bertsoak kontuan hartuta. Hala ere, bide egokia ez da sekula zuzena, esan zigun seikoan, eta problemarik ez neska honek, ze, giltzarik ez bada, sarraila aldatu egiten baitu. Edonola, txapelketako bidea errurik eta damurik gabe agurtu zigun, elegante.

Eta gaur buen rollito, kritika gehiegirik ez (lasai, etorriko dira-eta) zeren ospakizuna amaitu zenean, ez zen ezer amaitu, honek aurrera darrai eta hiru saio faltan, hortxe azken guda dantza zain, beraz, neuk bezala entzun zenutenez hau zertaz doan, azkenak atea itxi dezala.

Kanal hauetan artxibatua: Bertsolari txapelketa 2017  |  Durango

Bertsolari txapelketa 2017 kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-24 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!

Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako igandearekin; Maialen Lujanbiorenarekin. Zeren, lagunok, bidea ederra izan da, baina urdaila ere uzkurtu izan zaigu batzuoi sarri. Izan ere, ez dakit badakizuen, baina Bertsolari Txapelketa Nagusian, apenas neurtzen ari garen nork... [+]


Beltza nagusi

Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun. Autoritate nagusia irabazi zuen argudioekin sega pasatuta, hitzekin txiribuelta bikoitzak eginda eta modurik adierazkorrenean kantatuta.


2017-12-18 | Dani Blanco
Finaleko argazki galeria

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.


2017-12-18 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin (buruz burukoa jokatzetik puntu erdira geratu zen). Amets Arzallus (1.136), Igor Elortza (1.124), Aitor Sarriegi (1.107,5), Beñat Gaztelumendi (1.076,5) eta Unai Agirre (1.072,5).


2017-12-18 | Kepa Matxain
Azken erromesaldia

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin (buruz burukoa jokatzetik puntu erdira geratu zen). Amets Arzallus (1.136), Igor Elortza (1.124), Aitor Sarriegi (1.107,5), Beñat Gaztelumendi (1.076,5) eta Unai Agirre (1.072,5).


2017-12-17 | Kattalin Miner
Amets Arzallus Antia
"Finalerako sorpresa bat bera ere ez egotea izan da sorpresa"

Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du: hirugarren egin zuen 2005ean, Andoni Egañak Unai Iturriagarekin buruz-buru arituta bere azken txapela jantzi zuen urtean; Maialen Lujabiorekin buruz-buru arituta bigarren geratu zen 2009an, lehen emakumeak txapela... [+]


Oholtzako zirrikituak

Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian, berriro elkartu gara txapelketaren aitzakian han-hemen atera diren eztabaidagaiez patxadaz solasteko. Segidan daukazue ia ordu beteko hitz-aspertutik berreskuratu duguna.


2017-12-14 | ARGIA
Zautela 05: Amets Arzallus
MULTIMEDIA - Zautela

Egungo txapeldun Amets Arzallus elkarrizketatu du Kattalin Minerrek Zautelaren bostgarren atalean. Prestakuntzaz, bertsogintzaren egungo erronkez eta BECen utzi nahi duenaz aritu da, besteak beste.


2017-12-11 | ARGIA
BECeko finalerako sarreren irabazleak zozkatu ditugu

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude