Anton Abbadia saria asteazkenean jasoko du Kike Amonarrizek

  • Kike Amonarrizek “euskarari egindako ekarpena” sarituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Bi urtean behin Anton Abbadia saria banatzen du, euskararen alde diharduten pertsona nahiz erakundeen lana aitortzeko, eta aurten soziologo eta aurkezle tolosarrari emango dio. Sari banaketa asteazken iluntzean egingo da, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan. 


2015eko azaroaren 30ean - 10:01
Amonarrizek soziolinguista gisa egin dituen lanen “sendotasuna” eta euskara sustatzeko egindako telebista saioen “arrakasta” hartu ditu kontuan epaimahaiak (Arg: geuria.eus)

Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizarren esanetan, euskara mezu “baikor eta umoretsuekin” lotuta hizkuntzaren bizitasunari “ekarpen handia” egin dio Amonarrizek. “Landu dituen esparru guztiek euskara izan dute ardatz, eta bereziki gazteei begira erakutsi du euskara erabilgarria eta dibertigarria izan daitekeela”.

Irizarrek argitu duenez, tolosarrak soziolinguista gisa egin dituen lanen “sendotasuna” eta euskara sustatzeko egindako telebista saioen “arrakasta” hartu ditu kontuan epaimahaiak.

Umorea eta euskaltzaletasuna uztartu ditu

Euskal Filologia ikasitakoa, hasieratik heldu zion umoreari Amonarrizek. 1980an ARGIAn umorezko artikuluak egiten hasi zen, eta ondoren, bi urte geroago, bertan txisteak argitaratzeari ekin zion. Geroztik Amonarrizen txisterik onenak biltzen dituzten hainbat txiste-liburu plazaratu ditu ARGIAk –Arpa jotzen, Txorakikeriak eta Azken txorakikeriak, kasu–.

Txiskola telebista saioa ere umorearen bidetik sortu zuen, eta azken urteotan Mihiluze, Tribuaren Berbak eta Buru Bero saioetan aritu da.

Euskararen inguruko hainbat forotan ere parte hartutakoa da. Egun Topagunearen barruko Topalabea taldeko kide da –honek egindako Berrikasi eta berrikusi gogoeta txostenaren egileen artean dago tolosarra–.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Goiatz Urkijo, Euskaraldiaren koordinatzailea
“Ez dira kontraesankorrak ahalegina eta Euskaraldian ilusioz parte hartzea”

Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude