“San Tomas eguneko animalien sarraskia” salatu du Askekintzak Donostian txerriaren kaiola blokatuz

  • Donostiako Plaza Berrian Askekintzako hamabi kide Ursula txerria sartu duten kaiola blokatzen aritu dira desobedientzia zibilez, goizean goiz joan eta bertan sartuta. 30 minutuz izan dira bertan eta erresistentzia pasiboko jarrera hartu dutenez, Udaltzaingoak arrastaka atera behar izan ditu.


2017ko abenduaren 21ean - 09:08
Askekintzako kideek desobedientzia zibila baliatuz San Tomaseko txerriaren kaiolan sartu dira. (Argazkia: Askekintza)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Urtero, Donostiako San Tomasetan, txerri bat jartzen dute ikusgai Konstituzio plazan, festa honetako ikur bezala. Aurten, Ursula izan da egun osoan plazan egotera behartu duten txerria, kaiola batean erakusgai. Azkenik, txerri gehiago izateko esplotatuko dute, bere “jabeek” aitortu dutenez", adierazi dute prentsara igorritako oharrean.

Ekintzaren helburua, espezismoa eta egun honetan txerriekin egiten den sarraskia salatzea izan da. "Txerriek, gainontzeko animaliok bezela, nerbio sistema zentrala eta sentitzeko ahalmena dute. Ondorioz, errespetua merezi duten norbanakoak dira. Injustua da, norbanako bat bere borondatearen kontra gizendu, objetu bat balitz bezala erakutsi, eta azkenik, txerri gehiago izateko hil arte esplotatzea. Honetaz gain, Ursula bezalako beste 700 txerri inguru erailko dira egun honetan bakarrik Donostiarako".

Jarraian ikus daiteke ekintzaren bideoa.

Hemen argazkiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!