Askapena epaitzearen aurka Espainiako Estatuaren kontrako 'herri epaiketa'


2015eko uztailaren 06an - 10:23
Auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kide ugari elkartu dira Gasteizen (argazkia: Askapena)

Urriaren 19tik azaroaren 2ra eginen dute Askapena, Askapeña Konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako epaiketa. Taldeon ilegalizazioaz gain, Askapenako bost kiderentzat seina urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak.

Auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kide ugari elkartu dira Gasteizen “injustizia berri hau” salatzeko. Aitziber Martinez de Lagos eta Txerra Bolinagak hartu dute hitza.

“Ez dugu onartzen Espainiako Estatuak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. ende luzetan inoizko politika inperialista basatiena garatu duen estatu espainola ez da nor horretarako”, adierazi du Martinez de Lagosek.

Agerraldian adierazi dutenez, hamaika arrazoi daude Espainiako Estatua epaitzeko: duela bost mende inguru egindako genozidio eta baliabideen lapurreta, NATO bezalako egitura inperialista baten kide izatea, Sahara okupatu eta bertako herritarren eskubide urraketan parte-hartze zuzena izatea, edota estaturik gabeko hainbat nazio sistematikoki ukatu eta zapaltzea, besteak beste.

Herriak Libre dinamikaren bultzatzaileek dei egin dute “urtetan militanteak atxilotu, torturatu, espetxeratu eta sakabanatu dituen Espainiako Estatua” epaitzeko. Inperialismoaren aurkako sinbolo bezala, zapatak eskuan hartu dituzte agerraldiko partaideek, Espainiako Estatuari jaurtitzeko keinua eginez.

Uda osoan auzo, herri eta bailaretan antolatzeko eskaera egin dute, eta urriaren 12an herri epaiketa guztiak sententzia batean bilduko dituztela adierazi dute: Espainiako Estatu inperialistaren aurkako Herri Sententzian, hain zuzen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude