Asier Altunaren 'Amama' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialak euskarazko film bat izango du lehiakideen artean aurten ere. Asier Altunaren Amama gatazkari buruzko familiarteko istorioa da.


2015eko uztailaren 23an - 13:23
'Amama'-k familia barruko gatazkak ditu ardatz.

Ostegunean iragarri ditu Zinemaldiak Sail Ofizialean izango diren hainbat film, tartean zuzendari bergararrarena.

Iaz Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak pelikularekin zabaldutako bidearen jarraipen gisa uler liteke Zinemaldiaren erabakia.

Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Kandido Uranga eta Klara Badiola protagonista dituen filma hiriaren eta landa-gunearen arteko diferentzietan, iraganaren eta orainaren arteko harremanean eta seme-alaben arteko gatazkan ardazten da.

Imanol Uribe eta Alex de la Iglesia, lehiaketatik kanpo

Euskal Herriko beste bi zuzendariren lanak ere ikusi ahalko dira aurtengo Sail Ofizialean: Imanol Uriberen azken lana, Lejos del mar, proiekzio berezien atalean eta Alex de la Iglesiaren Mi gran noche, berriz, lehiaketatik kanpo eskainiko diren Sail Ofizialeko filmen artean.

Horiez gain, Cesc Gay-ren (Krampack eta Una pistola en cada manoren egilea, besteak beste) azken lana ere lehiatuko da Urrezko Maskorra lortzeko; baita 2010eko edizioan Pa negrerekin harrera ona izan zuen Agustí Villaronga ere.

Informazio gehiago:

Irailean Donostian proiektatuko dituzten beste hainbat filmen berri, Zinemaldiaren webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2015
Josu Martinez
"Agian itsusi ikusten gara ispilu horretan, baina izan garena erakusten du filmak"

Euskarazko lehen filma da Gure Sor Lekua, 1956an filmatua. Desagertutzat genuen pelikula aurkitu eta ikerketa lan hori lehenik doktorego tesian eta ondoren dokumental batean jaso du Josu Martinez bilbotarrak. Barrura begiratzeko leihoak edota Sagarren denbora filmen egileak... [+]


Lan ezkutua

Filmetako soinu-bandak konposatzea ez da oso elikagai konpletoa musikariaren autoestimua asetzeko. Beti irudia azpimarratuz, askotan pelikularen giroa ez litzateke lortuko musika egokirik gabe, baina aitortu behar da ikuslea gehienetan ez dela horretaz jabetzen. Lan ezkutu,... [+]


2015-10-11 | Myriam Garzia
Ander Lipus
"Sail Ofizialean euskarazko bi film urtero, zergatik ez?"

Amama filmaren aurkezpen lanak eginda, antzezlan berria prestatzen ari dela hartu gaitu Ander Lipusek Kultur Leioan, Artedrama plataformaren egoitzan. Xabierren papera egin du Asier Altunaren filmean eta, aitortu digunez, zineman lan egitea arrotza ez bazaio ere, berarentzat... [+]


Donostiako Zinemaldia
Zine lokala, zine globala

Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta. Ziurrenik, euskal kulturari eta imajinarioari lotuta pelikulak dituen erreferentzi guztiak ez ditu deszifratuko... [+]


Zine lokala, zine globala

Baserri mundua ez ote den oso gurea, oso lokala, atzerriko begiradatik ondo ulertzeko. Zalantza hori agertu du zenbaitek Asier Altunaren Amama filma dela-eta.


Eguneraketa berriak daude