Martin Goitiandia Roquero, Mozal Legearen aurkako ekintzailea

"Arriskua beti dago, baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur"

  • Usurbilgo geltokian Mozal Legearen aurkako protesta batean parte hartzen ari zela tren batek oso zauri larriak eragin zizkion Martin Goitiandia Roquero 20 urteko donostiarrari. Gertatutakoak bazterrak astindu zituen Donostialdean, eta handik gutxira Euskal Herriko txoko askotara heldu ziren elkartasun keinu eta protestak. Koman bi astez izan da eta hiru ospitalean. Orain, etxean, ari zaio orduan gertatutakoari tamaina hartzen.

Axier Lopez @axierL
2017ko ekainaren 26a
Argazkia: Axier Lopez

Zer moduz zaude?
Hainbat zauri daukat oraindik eta goizero errehabilitazioa egiten dut hezurrak berrosatzeko. Orain pazientzia eta denbora. Animoz, oso ondo nago. Hiru aste baino gehiago izan naiz ospitalean. Horietako bi zainketa berezietan. Femurra hautsita, pelbisa hiru zatitan ukitua, bizkarreko orno batean fisura, buruan kolpe handia, erredurak eta zauriak izan nituen. Koma induzituan izan naiz 12 egunez. Orain ari naiz orduko gauza askoren berri izaten.

Ondorio legalik utzi al du?
Ni lo nengoela etorri ziren ertzainak ospitalera. Gurasoekin izan ziren. Nire neurriak eskatu zituzten istripuaren inguruko azterketa egiteko. Usurbilgo geltokian izan ziren beste pertsona batzuei ere galderak egin dizkie, baina niri ez. Espediente bat ireki dute eta hor sartu dute istripua izan ostean anbulantziaren zain nirekin geratu zen pertsona. Bera adin txikikoa da, eta hasieran lekuko moduan joateko deitu bazuten ere, azkenean inputatu gisa sartu dute kalte materialengatik. Zorionez, ez da akusazio larria. Halere, oraindik ikerketa hastapenetan dagoenez, egoera alda liteke. 

Euskotrenek barne mailako ikerketa egin duela dirudi, baina salaketarik ez. Guk ere ez dugu salaketarik jarriko. Zer gertatu zen apirilaren 13an?
Ideia zen Mozal Legearen aurkako pintaketa egitea tren batean Usurbilgo geltokian. Horretarako trenak geldi egon behar zuen, eta lan hori nik hartu nuen. Trena Lasartetik zetorren eta Usurbilgo geltokian geratu zenean bidaiariak igo eta jaisteko, ni jarri nintzen trenaren aurrean kartel batekin, une batez mugi ez zedin. Nahiko azkar egin behar zen dena.

Badirudi gidariak pentsatu zuela grafitigile batzuk zirela eta bidaiariak jaisten eta igotzen amaitzean, martxan jarri zuen trena. Trena niregana zetorrela ikustean, geldituko zela pentsatu nuen. Nik ez nuen gidaria ikusten, baina nik uste nuen berak ni baietz, ikusten ninduela. Beraz, hasieran abisu baten modukoa izango zela pentsatu nuen. Baina ez zela geldituko jabetzean, korrika hasi nintzen bere aurretik. Hasieran motel doa, baina segituan abiadura hartu zuen eta ni harrapatuta geratu nintzen nasako horma eta trenaren artean. Ez ninduen azpian harrapatu, baina kolpe handiak hartu nituen.

Hortik aurrera ez dakit oso ondo zer gertatu zen. Larrialdietara heldu arte kontziente nengoela eta han zeudenekin hitz egin nuela esan didate. Kide batek lagundu ninduen trenbidetik ateratzen. Trenak jarraitu zuen Zumaiaraino ezer gertatu ez balitz bezala eta orduan han jakinarazi omen zioten gidariari Usurbilen jazotakoa.

Euskotrenek adierazi du gidariak ez duela ezer ikusten kabinatik lau bat metroko tartera arte eta horregatik ez zintuela ikusi.
Nik leihoa ikusten nuen, baina oroitzapena daukat ez nuela inor ikusten gidariaren kabinan. Makinariak ez ninduela ikusi esan du eta hala izango da, ez dut inolako arrazoirik ikusten kontrakoa pentsatzeko. Istripua izan zen.

Zurekin harremanik izan al dute?
Saiakeraren bat izan da, baina oraingoz ez dut aukerarik izan gidariarekin egoteko. Jakinarazi didatenez, berak oso gaizki pasa du. Aukera dagoenean, ez duela errurik esan nahi diogu. Guk banekien ekimenean arriskurik bazela, eta gure erantzukizunpean ginela han.

Zergatik egin zenuten?
Uztailaren 1ean bi urte izango dira Mozal Legea indarrean jarri zutela, eta guk legearen aurkako jarrera azpimarratu nahi genuen. EAJri begira planteatu genuen ekimena, Legebiltzarrak legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu bazuen ere, Ertzaintza egunero aplikatzen ari delako.

Istripuak hauspotuta, efektu biderkatzailea lortu zuen ekimenak hurrengo egunetan.
Egia esan, asko flipatu dut emandako erantzunarekin. Izugarria izan da. Indar handia ematen du. Era askotako talde eta ekintzaileek batera erantzun zuten. Asko pozten naiz.

Martin Goitiandiarekin elkartasunez eta Mozal Legearen aurka Donostian egindako elkarretaratzeetako bat. Arg: Axier Lopez

Ekimen horietan elkartasuna adierazi eta Mozal Legea salatzeaz gain, jarrera desobedientea azpimarratu zen maskara gorri eta berde baten bitartez.
Bai, hori ere bazen gure ekimenaren helburuetako bat, jarrera desobedienteak bultzatzea. Gure ekarpentxoa zen maskara hori desobedientziaren ikur eta tresna gisa plazaratzeko. Aurretik eta ondoren beste ekimen batzuetan egin duten bezalaxe, adibidez zenbait “kontzertu klandestinotan”, Iberdrolako dorre barruan egindakoa kasu.

Sistema politiko eta ekonomiko honen ankerkeriaren aurka egin nahi duen ororentzat erabilgarri dago ikurra. Ekimen desobediente ez-biolentoak izanez gero, guztiz librea da. Ez dago proiektu politikorik atzean, herri mugimendu osoarentzako tresna da.

Gehiengo soziala, politikoa eta instituzionala dago Mozal Legearen kontra. Zer gehiago behar da legea indargabetzeko?
Gurean diote Madriletik datorrela agindua eta bete behar dutela. Ohiko trikimailua da. Beste hainbat legerekin tranpa bera egiten dute Jaurlaritzatik. Mozal Legea errepresioaren logikaren barruan ulertu behar da.  Azken urteetan hedatu den erantzun sozialari aurre egiteko produktua da. Begi bistakoa da errepresioa hedatzen ari dela gizarteko eremu askotara. Gaur bertan epaitu dituzte Gazteak Kalean ekimeneko lagunak, Errekaleorren kasua hor da… Mozal Legea errepresio mota hori errazteko tresna baino ez da. Horregatik, besteak beste, legeak ematen dio botere handiagoa Poliziari eta zigorrak bide administratibotik bideratzen ditu, isun ekonomikoak handitu eta mugimendu sozialak azkarrago itotzeko. Beldurra eta autozentsura hedatu nahi dituzte, guk geuk euren lana egin dezagun: mugi ez gaitezen.

Zure kasuaren larritasunak beste ekintzaile batzuei beldurra eragin ahal izan die, eta protesta ekimenetan parte hartzeko zalantzak piztu. Zer esango zenieke?
Niri ere eragiten dit beldurra zer pasa dudan gogoratzeak, oso gaizki bukatzeko zer gertu egon naizen. Egiari zor, arriskua beti dago. Baina ezin gara ezkutatu gerta litekeenaren beldur. Konpromisoak askotarikoak izan daitezke. Gure kasuan, han ginen bakoitzak erabaki zuen zer egin nahi zuen.

Batetik, gauzak ondo prestatu behar dira. Zenbat eta hobeto prestatu orduan eta txikiagoa izango da arriskua. Bestetik, ez da inoiz behar baino arrisku handiagoa hartu behar helburua lortzeko. Norberak neurtu behar duen kontua da. Baina jakitun izan behar dugu, gure burua mugatu eta isiltzen garen bakoitzean, beren lana geuk egiten dugula. n


Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-25 | Hala Bedi
Gasteizko Udala ez da Mozal Legearen aurkako konpromisoan berretsi

Maiatzaren 25eko osoko bilkuran hiru puntu eskatu dizkio Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udalari eta bertako ordezkari politikoei, “herritarron eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen eskatzeko”. EAJ eta PSE kontra azaldu dira.


2018-05-15 | Joseba Alvarez
Inboluzioaren mozala

Azken hilabeteotako gertakariek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan eta sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, etenik ez dute izan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek. Protesta sozial... [+]


2018-05-14 | Lander Arbelaitz
7.200 euroko isuna jarri diete Mozal Legearekin Askekintzako kideei, Santo Tomas eguneko protestagatik

Askekintzak jakinarazi du Mozal Legea aplikatuz 7.200 euroko isuna jarri diela Donostiako Udaltzaingoak, Santo Tomas egunean egin zuten protestagatik. Asteartean prentsaurrekoa eskainiko dute.


2018-05-13 | Baleike
Mozal Legea ezarri diote Zumaiako mugimendu feministari

Aspaldi ikusi gabeko manifestazioak izan ziren Zumaian martxoaren 8an, Emakumearen egunean. Bai eguerdian bai arratsaldean jendetzak hartu zuen parte Mugimendu Feministak deitutako ekitaldietan. Ekintza horiek izan dute bere alde negatiboa, izan ere, bi une horietan egindako mobilizazioengatik isunak jaso dituztela adierazi du gaur Mugimendu Feministak, “Zumaiako arteria nagusia moztu” izanagatik, alegia.


2018-04-25 | ARGIA
Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean

Hala Bedi, Eleak/Libre eta Kaleratzeak Stop Araba Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean izan dira apirilaren 25ean. Alderdi politiko guztietako ordezkarien aurrean, Mozal Legea indargabetzeko exijitu dute beste behin, baita Mikel Saenz de Buruaga kazetariari ezarritako isuna bertan behera uzteko ere.


Mozal Legearen aurkako agerraldiak egingo dituzte asteazkenean Legebiltzarrean

Mozal Legearen inguruan Eusko Legebiltzarrari konpromisoak hartzea eskatzeko agerraldiak egingo dituzte asteazkenean Eleak/Libre mugimenduak, Hala Bedik eta Kaleratzeak Stop plataformak.


Mozal Legearen indargabetzea eskatzera goaz Legebiltzarrera

Asteazken honetan, apirilaren 25ean, EAEko Legebiltzarreko “Erakundeak, Segurtasuna eta Gobernantza Publikoaren Batzordean”, ELEAK-Libre Mugimenduaren izenean Maialen Begiristainek eta Joseba Alvarezek EAEko Legebiltzarrak Mozal Legearen berehalako indargabetzea eta ez aplikazio onar ditzan eskatuko dute.


2018-04-18 | ARGIA
Hala Bedik auzitara eramango du Eusko Jaurlaritza, kazetari bati Mozal Legea ezartzeagatik

Ia urtebeteko prozesuaren ostean, Mikel Saenz de Buruaga Hala Bediko kazetariari ezarritako isuna berretsi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak: Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten kazetariari Gasteizko Errekaleor auzoan polizia-operazio bat grabatzeagatik. Alegazio guztiak baztertuta, Mozal Legeak zigortutako Euskal Herriko lehen kazetaria izango litzateke Saenz de Buruaga.


2018-03-27 | ARGIA
Mozal Legea hiru urtez atsedenik gabe aplikatzen

Martxoaren 27an hiru urte bete dira Mozal Legea —Herritarren Segurtasunerako Legea— onartu zenetik. PPk proposatu eta onartu zuen, gehiengo absolutua baliatuta. Hiru urte hauetan, legeak protestak kriminalizatu ditu eta adierazpen askatasuna isunen edo atxiloketen bidez murriztu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude