Apartheidaren aurkako borrokaren sinboloetako bat hil da

  • Albertina Sisulu, arrazakeriaren aurka borroka egin zuen emakumea, pasa den ostegunean hil zen. Hego Afrikan giza eskubideen aldeko borrokan jarrera aktiboa izan zuen Sisuluk eta Apartheidaren aurkako momentu garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Nelson Mandelaren lagun Walter Sisuluren emaztea zen eta lehen gobernu demokratikoko kide izan zen. Gobernu arrazistaren zapalketa jasan zuen eta “demokrazia parte hartzailea" eskatu zuen. Gaur egungo Hego Afrikako Estatu buru Jacob Zumak azaldu du “nazioaren ama" dela, "Hego Afrika demokratikoko lider eta sortzaileak aholkatu, hezi eta hazi dituelako".


2011ko ekainaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Estitxu Eizagirre
#3
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude