Animaliadun ikuskizunik gabeko Aste Nagusi baten alde batu dira konpartsak eta zenbait alderdi politiko

  • Konpartsa ugarik, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao alderdietako kideekin batera agerraldia eskaini dute ostegunean, Aste Nagusiaren baitan garatuko diren ikuskizunetan erabiliko diren animaliek bizi dute egoera larria salatzeko. Denek bat egin dute esatean, "animaliadun ikuskizunik gabeko Aste Nagusi baten aldekoak" direla.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abuztuaren 19an - 09:36

Prentsaurrekoan esan bezala, egoera horren baitan aurkitzen dira zirkuko animaliak "tratu txarrak jaso eta hainbat ikuskizun egitera behartzen baitituzte". Gogoan izan dituzte ere Vista Alegreko zezen plazako animaliak; izan ere, "ganadutegitik irteten direnetik plazan hiltzen direnera arte, zezenek beldurra, eta estresa sentitzen baitute, bakarrik, familia-taldetik urrunduta eta aurkako egoera batean egotearen ondorioz".

Guzti horregatik adierazpena sinatu duten konpartsa eta alderdiek, "festak modu horretan bizitzea ez baimentzea, eta bilbotarren festak odolez eta sufrimenduz janztea ekiditetzeko neurriak hartzea" eskatu diete agintariei.

Zezenketen aurkako manifestazioa

Gaurko agerraldiaz gain, abuztuaren 27an, larunbata, manifestazio bat abiatuko da 17:00etan Ametzolako enparantzatik, zezenketekin amaitzea exijitzeko.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude