Amaia Arbeletxe: "Gauzak plazerrez eta zaldien pasioaz egiten ditut"

  • Izurako (Nafarroa Beherea) Latsaga etxaldean Amaia Arbeletxe eta Elisa Di Primok erabaki dute beren nekazaritza proiektua behorren inguruan antolatzea.

Elisa Di Primo eta Amaia Arbeletxe Izurako Latsaga etxealdean. (Argazkia: Laborari)

2018ko uztailaren 16an - 11:06

Amaia, instalatu berria zira..

Ttipitik zaldiak maite ditut eta ene ikasketak zaldiari lotuak egin ditut, hazkuntzako baxo profesionala, zaldi hazkuntza opzioarekin. Zonbait urte berantago joan niz Perigueux-rat BPJES (Brevet Professionnel de la Jeunesse et de l’Education populaire et des Sports) brebeta egitera, “tourisme équestre” opzionearekin. Diploma horrek emaiten du gaitasuna jendeak ibilaldietarat eramaiteko, baita kurtsoak emaiteko ere. Lan egin dut erakasle bezala eta eramaile bezala. Jakinez hemen etxaldea bazela eta ni nintzala etxeko bakarra interesatua etxaldearen hartzeko, hola egin da. Etxen zonbeit zaldi banituen, aitak etxaldean behiak bazituelarik. Aspalditik banuen gustu hori zaldiekin eta gogoa nuen entseatzea zerbait, badu zonbait urte zaldiak prestatzen dituztala. Duela bi urte aitak erretreta hartu duelarik, lurrak hartu ditut, hastapen batean “cotisant solidaire” gisa.

Gero Elisarekin ezagutu ginen eta biek baginuen ber proiektua gogoan, pentsatu dugu zendako ez gauza bat elgarrekin egin, horrek bultzatu nau joan den otsailan “cotisant solidaire”-tik instalatzerat. Elisa-k “parrainage” bat eginen du eta gero sozietate bat eginen dugu. Elisak ere ttipitik zaldiketa egiten du. STAV baxotik landa, “développement activités de loisirs” lizentzia segitu du. “Accompagnateur de tourisme équestre” diploma pasatu du ere. Eskuin esker gida bezala lan egin du, ibilaldiak eginarazteko.

Zuekin zer bilakatu da “Latsaga” etxaldea?

Hemen 12 hektara pentze badira eta 20 hektara larre. Lurrak ene familiakoak dira, badugu “prêt à usage” bat. 1.5 ha utzi ditugu bi gazteeri, entseguak egiten dituzte fruitu arboleekin. Aitak erretreta hartzean behiak kendu ditu eta emeki emeki zaldi kopurua emendatu da, orain 25 zalditan gira, 10 bat pottoka, odoleko zaldi denetarik eta batzu haragitakoekin nahasiak. Hautatzen ditugu gehiago kanpoan dituzten gaitasunentzat, eta karakteraren arabera ere. Gure proiektuan zalditoki bat da. Ibilaldiak antolatzen baititugu, hortarako egokia izan behar da. Naturalki Pottakaren gana joan gira “poney” neurriko zaldientzat, hemengo arraza baita, biziki untsa egokia dena ibilaldientzat. Beste zaldietan baditugu batzu erosiak, eta gero badira ere jendeak prestatzen dauzkigutenak igaitearen truke, hola permititzen du hastapen batean hastea, sobera sos atera gabe. Bi zaldi baditugu pentsioan ere. Beti kanpoan dira. Entseatuko gira egiten dugun belarra emaiten nagusiki, eta sasoin azkarrenean segurki beharko dugu osatu garagar eta artoarekin egiten dugun nahasketa batekin, untsa egon ditezen fisikoki.

Hazkuntzako zaldiak mendian uzten ditugu eta nahi ginituzke neguan ibilaldiko zaldiak ere mendian ezarri. Mendian gero ta kabale gutiago bada. Domaia da zeren eta kabalek dituzte ere mendiak entretenitzen. Lur horiek hor dira, erabili behar dira. Kristoin bazka bada eta hola pentzeak ere untsa atxikitzen ditugu. Entseatzen gira gehien bat homeopatia eta aromaterapiarekin sendatzen. Ibilaldietako zaldiak zangoko burdinarik gabe ukaitea entseatzen gira, eta ahalaz ahokurik gabe aho barnean.

Zaldi hazkuntzan berezitu zirezte?

Hazkuntza mailan, urte guziz 4 ume sortzen dira, gehiago pottokak. Atxikiko ditugu batzu zalditokiarentzat, nahi ditugun bezala usatzen baititugu, biziki errexak dira hezteko, behorrak arrunt maltsoak dira. Beste batzu saltzen ditugu, gehiago partikularreri, usu heziak. Sei hilabetetan saltzen ditugularik untsa eskutatiak dira, hiru urte dituztelarik heziak dira, igaiteko. Ferietan pottoka bat, paperrik gabe, basa, 50 eurotan saltzen da. Gureak paperretakoak dira, 6 hilabeteeko pottoka 300-400 € saltzen dut, hiru urteko zaldi bat 1.000-1.500 €.

Hemen ez dugu zaldi hazle kultura. Pottoka arraza biziki debalorisatua da, gehien bat Iparraldean. Lehen, zaldien beharra baginuen laborantxan, kontrabandan; orain pottoka zaldi basa bezala ikusia da, mendian dena, ez dena aise hezten, bainan hori ez da batere egia. Denbora hartzen balin bada eskutatzen, biziki goxoa izaiten ahal da. Hori maite dugu bainan ez gira bakarrik hazkuntzaz bizitzen ahal.

Zer proposatzen duzie besterik?

Latsagari bizi berri bat emaiten diogu. Zalditokia muntatu dugu. Zaldiak hezten ditugu ere jendeetzat. Bestalde, ibilaldiak egiten ditugu, oren batetik egun osorat, maila guzientzat, ibilketak ere, bi egunetik bostetarat, helduentzat edo gazteentzat, Izura inguruan eta Ahuzki edo Irulegiraino. Ikastaroak ere antolatzen ditugu, ttipi eta nerabeentzat, egun erdi eta egun batekoak. Aktibitate guziak euskaraz proposatzen ditugu. Ibilaldiak egiten ditugularik ere, kanpoari oinarrituak dira, naturaren lotura egiten dugu.

Zaldi mundua mundu berezia balin bada ere, ez ditugu denek ber egiteko manerak eta ikuspunduak. Ibilketa gida gira ere eta gure lanaren zentroa zaldia da, logikoa da zaldiak zaintzea, lan hori laborantxa da, gida gira gure etxaldean, zaldi ibilketako gida gira, ez VTT [mendi bizikleta] ibilaldikoak, eta ondoan egiten ditugun gauzak plazerrez eta zaldien pasioaz egiten ditugu. Lurraren lana ikasten dugu, gogoa badugu egiteko, entseatzeko ahal bezain bat autonomoa izaitea, untsa da ingurumena kudeatzea ere. Laborantxaren geroa hortan da. Hemengoa dinamikoa da, gazte andana bat instalatzen da eta ohartu gira hemen badirela elkarte ainitz laguntzen digutenak, kristoina da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Eguneraketa berriak daude