Altsasuko alkatearekin izandako bilera baimenik gabe grabatu dute guardia zibilek

  • Unión de Guardias Civiles elkartearen "etika gabezia" kritikatu du Javier Ollo Altsasuko alkateak (Geroa Bai), eta "elkarbizitza eta proportzionaltasuna" aitatu ditu.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko urriaren 19a
Javier Ollo, Altsasuko alkatea. (Arg.: Eitb)

"Oso itsusia" izan da Unión de Guardias Civiles elkarteak alkatearekin izandako bilera grabatu, eta OK Diariori filtratu izana, Javier Ollo Altsasuko alkatearen hitzetan; webgune horretan, Alsasua, el aniversario de la verguenza izena jarri diote dokumentalari.

Hitzordurik gabe, elkarte horretako "sei edota zazpi" guardia zibil udaletxean azaldu ziren eta alkatearekin batzea eskatu zuten. Bilduta zegoen Ollo, baina bulegoan egin zien harrera, hala ere. UGC elkarteko idazkari nagusi Ramon Rodriguez Prendesek kargu hartu zion, haren hitzetan, ez baitzuen izan "erasotzaileen familiekin izandako laguntzeko borondate berdina" guardia zibilekin.

Udalak gertakariak gaitzetsi zituela erantzun zion Ollok, eta Auzitegi Nazionalean epaitu behar zirenik ez zuela uste gaineratu zuen. "Ez dugu uste zigor gabe geratu behar direnik, baina ez dugu uste Auzitegi Nazionalean epaitu beharreko afera denik", adierazi zien eta "elkarbizitzarako atzerapausoa" izan zela. 

Kamerarekin joan ziren guardia zibilak, baina kazetariei ez zien sartzen utzi. Dena dela, audioa iritsi da OK Diariora. "Bileran egondako norbaitek" audioa igorri zien, Olloren aburuz.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu dute eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Altsasu

Altsasu kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-12 | Guaixe .eus
Altsasuko alkatea mehatxatzeagatik 8 hilabeteko zigorra

Iruñeko Zigor-arloko 1. Epaitegiak Valladolideko A.C.G.-ri 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio. Gizon horrek Javier Ollo Martinez "beldurtu nahian", alkatea iraindu eta heriotza mehatxua egiten zion e-posta mezua bidali zion 2016ko lastailaren 15ean, ferietako liskarraren ondoren.


2018-01-11 | Guaixe .eus
"Errepresio ekonomikoa" salatu du Altsasuko isunen taldeak

Altsasuko isunen taldeak "adierazpen askatasun eskubidea gauzatzeagatik herriak Estatu Espainolaren eskutik jasaten ari dituen erasoak" salatu ditu. Izan ere garagarrila akaberatik 11 isun jaso dituzte altsasuarrek, 4.000 euroko balioa dutenak. Taldetik jakinarazi dutenez, azken 7 urteetan "isun politikoetan" 45.000 euro inguru eskatu dituzte.


2018-01-08 | Guaixe .eus
Altsasu, gauerako aterpe

Etzegarateko portuaren itxierak 400 bat ibilgailu harrapatuta utzi ditu. Altsasun eman dute eman dute 600 bat pertsonak: 300 kiroldegian, 90 Otadiako Kristo Deuna aterpean, 60 Burunda frontoian eta hainbat altsasuarren etxeetan.


2017-12-20 | ARGIA
Altsasuko elkarte baten aurkako pintaketa faxistak egin dituzte

Altsasuko Zubi Ondo elkartearen kontrako pintaketak egin dituzte Falange talde faxistaren izenean.


2017-12-13 | Miren Osa Galdona
Altsasuko auziaren alde ekonomikoa: bisitetan, dagoeneko, 55.000 euro gastatu dituzte senideek

Altsasuko gazteen gurasoek “muntaiaren inguruko zifrak” eman dituzte: iazko azarotik 208.662 kilometro egin dituzte espetxeetara eginiko bisita-bidaietan eta 55.552 euroko gastua eragin die. Epaiketa eguna iritsi arte 72.644 euro gastatuko dituztela aurreikusten dute.


2017-11-27 | Guaixe .eus
Altsasukoen askatasuna eskatu dute 5.000 pertsonak

Gazteen espetxeratzetik urtebete pasa dela salatzeko plataformak deitutako manifestazioa jendetsua izan da igande eguerdian Altsasun. Antolatzaileek bi dei egin dituzte: batetik, auziaren kari antolatutako literatur lehiaketan parte hartzeko. Bestetik, ostegunean, 19:00etan Gure Etxea eraikinean eginen den asanbladan parte hartzea. Horretan hurrengo jarduerak zein diren adostuko dute.


2017-11-22 | Guaixe .eus
Altsasuko auzia apirilean epaituko da

Zigor Kodeko terrorismo delituei buruzko 573 artikuluan oinarrituta auzipetu dituzte altsasuarrak. Haietako hiru espetxean daude eta epaiketa aurretik askatzen ez badituzte behin behineko 17 hilabeteko espetxealdia egina iritsiko dira


2017-11-14 | ARGIA
Altsasuko auzian froga gehienak ukatu dizkietela salatu du defentsak

Madrilen emandako prentsaurrean, Altsasuko auziko abokatuek salatu dute Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko I. Sekzioak ukatu egin dituela auzipetutako gazteen defentsarako eskatutako froga gehienak. Horrekin euren lana berme juridikorik gabe uzten dela salatu dute.


Altsasu: urtebete preso liskar batean parte hartzeagatik

365 egun Madrilgo espetxeetan "bahituta". Bi Guardia Zibilekin eta euren bikotekideekin izandako liskar batean parte hartzeagatik "terrorismo" delitua egozten die Carmen Lamela epaileak.


Altsasuko Gurasoak: "Epaiketan fiskalaren eskaerak ez onartzea espero dugu"

Urtebete joan da Altsasuko parranda giroan istiluak izan zirenetik. Hamar gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute. Batetik, Jaione Karrera abokatuarekin eta bestetik, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz gurasoekin solasaldia egin du Euskalerria Irratiak Metropoli Forala saioan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude