Alemaniako poliziak hainbat aktibistaren datuak konfiskatu ditu

  • Anonimatu elektronikoaren aldeko aktibismoan giltzarri den Zwiebelfreunde elkarteari material informatikoa eta dokumentazio fiskala konfiskatu dizkio poliziak, hainbat ekintzaile eta proiektu sustatzaileren datuak eskuratuz.

ARGIA @argia
2018ko uztailaren 09a

Zwiebelfreunde elkartearen kontrako sarekada ekainaren 20an gertatu zen, baina oraintsu arte ez dute gertakariaren berri eman. Riseup, Tails edota Torservers bezalako proiektu esanguratsuetara bideratutako donazio ekonomikoak jaso izan ditu elkarteak orain zazpi urtetik. Sarekadaren bitartez poliziak eskuratu egin ditu aipatu proiektuak kudeatzen dituzten ekintzaileen datuak, baita proiektu ezberdinetako dohaintza-emaileen izenak eta kontu korronte zenbakiak ere. Informazio guzti horrekin, poliziak Europa mailako aktibismo elektronikoaren erlazio mapak eratu ditzake.

Kontakturako Riseup posta helbide bat zerabilen blog ezezagun batean AfD (Alemaniarentzako Alternatiba) alderdiaren kontrako mehatxuak agertu izana erabili zuen aitzakia bezala alemaniako poliziak Zwiebelfreunde elkartearen Dresdeneko egoitza eta hiru kideren etxeak miatzeko. Kide izandako laugarren baten bizitokian ere sartu ziren.

Jarduteko era ezohikoa izan da. Izan ere, kontua bideratzeko nahikoa litzateke mehatxua ageri zuen blog-a itxi eta Riseup-i posta kontuaren kudeatzailearen identitatea azaleratzeko demanda bat egitearekin. Munich-eko fiskal nagusiak, baina, Zwiebelfreunde elkartearen egoitza erregistratzeko agindu zuen, Riseup proiektuari egindako donazioak bideratzeagatik. Elkarteak jo-puntuan jarritako bloga ezagutzen ez zuela adierazi arren, poliziak material informatikoa konfiskatu dio. Elkarteak salatu duenez, poliziak agindu judizialak barne hartzen ez zuen hainbat material eta dokumentazio konfiskatu du. Alemaniako poliziak, bere aldetik, ez du azalpenik eman momentuz.

Kudeatzen dituen Tor zerbitzariak, Riseup-en azpiegitura, Cryptoparty-ak edota kode seguruak kudeatu eta biltzeko azpiegiturak arriskuan jarri ez direla argituz komunikatu bat plazaratu du Zwiebelfreundek. Halabaina, ohartarazi dute noizbait Europako banku baten bidez Torservers, Tails edo Riseup proiektuei donaziorik egin izan ezkero, banku-transferentziaren datuak poliziak izan ditzakela.

Poliziaren sarekada pairatu ostean, Chaos Computer Club (CCC) Alemaniako hacker erakundeak sostengu logistikoa eskaini zion Zwiebelfreunderi. Eskaintzak beste polizia operazio bat ekarri zuen berarekin, CCC egoitza baten kontra. Erakundeak “surrealistatzat” jo du polizia operazioa.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Internet  |  Alemania

Internet kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-05 | ARGIA
Interneteko edukiei galbahea jartzeari buruzko erabakia irailera atzeratu du Europak

Sare sozialetan izandako kritiken ostean, Europar Parlamentuak atzera bota du egile eskubideen inguruko zuzentaraua erreformatzeko egindako proposamena eta irailera atzeratu ditu testuaren inguruko negoziazioak.


2018-07-04 | ARGIA
Interneteko askatasuna, arriskuan

Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.


'Egunean', lehen euskarazko CC lizentziadun albiste sindikatzailea

Iametza interaktiboak, Ametzagaiña taldearekin batera, garatu du Egunean, irakurlea aktualitateari buruz egunean egoteko. Creative Commons lizentziapean zabaltzen diren edukiak soilik kontuan hartzea erabaki dugu, modu honetara zabalkunderako lizentzia hautu hori egiten duten hedabideak saritzeaz gain, informazioaren demokratizazioa bultzatzen dugu, egile eskubideekin egon daitezkeen arazoak saihestuz.


2018-06-26 | Lander Arbelaitz
Internet zelatatzeko erabiltzen diren AEBetako zortzi eraikin sekretu identifikatu dituzte

Zelata masiborako erabiltzen ziren zortzi eraikin identifikatu ditu The Intercept hedabideak. "Bijilantziari buruz azken urteetako konturik garrantzitsuena oraintxe argitaratu da, bertan argitu dute AT&T enpresa bilakatu dela interneten etsairik handiena, bere bezeroen eta zure pribatutasunaren aurka sekretuan kolaboratuz", Edward Snowdenen hitzetan.


Creative Commons lizentzia berriena euskaratzen laguntzerik?

Creative Commons lizentzien bertsio berrienak euskaratzeko prozesu ireki bati ekin diogu Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordean. CC BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa ikusgai izango da webgune honetan. Itzulpena hobetzen lagundu nahi baduzu, bertara jo eta iruzkin bat utz dezakezu, 2018ko uztailaren 31 baino lehen. Beherago azaltzen dugu zergatik den hau inportantea.


2018-06-17 | Kepa Matxain
Liburu denda independenteak
Nola eutsi azken lubakian

Hiru urtean, erreferentziazko hiru liburu denda itxi dituzte Iruñean. Bakoitza arrazoi desberdinengatik, baina motibo ekonomikoak tarteko hiru kasuetan. El Parnasillo aurrena, Gómez gero eta berriki Auzolan, 40 urteko ibilbidearen ostean. Azken hori ixteko arrazoi gisara aipatu zituen Mertxe Zufia bertako kideak “liburu-merkataritzan gertatzen ari diren aldaketa bortitzak eta azkarrak”. Zeintzuk dira, ordea, aldaketa horiek? Eta panorama horretan, zer egin dezakete... [+]


2018-06-15 | Wikimedia.eus
Europako copyright lege-aldaketa: Wikipedia arriskuan

Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean Europako Parlamentuan. Lege honek dituen hainbat neurrik sarearen neutraltasuna arriskuan jarriko du, hala nola adierazpen askatasuna, sareko elkarlana eta dibertsitatea. Europarlamentarioei eskatzen diegu besteak beste... [+]


AEBek interneteko neutraltasunarekin bukatu dute

"Orain arte interneteko hornitzaileek tratu bera ematen zieten webgune guztiei: batean edo bestean sartu, abiadura eta sartzeko aukera bera zeneukan. Interneten neutraltasun horrekin bukatzeko neurria hartu berri dute, ordea, AEBetan".


2018-05-27 | Lander Arbelaitz
Masiboki zelatatutako gizartea

“Denbora askoan, erabat zelatatutako mundu baten ideia erokeria utopiko edo paranoiko gisa hartu izan da, teoria konspiratzaileekin obsesionatutako jendearen irudimen aluzinatua. Hala ere, egiari zor: hemen eta orain Zelataren Inperio antzeko baten kontrolpean bizi gara. Gu konturatu gabe, geroz eta behatuago, espiatuago, zelatatuago, kontrolatuago, fitxatuago gaude.


Googleko langile ugarik dimisioa eman dute beraiek garatutako inteligentzia artifiziala proiektu militarretara bideratzeagatik

Gutxienez Googleko hamabi langilek dimisioa eman dute konpainiaren inteligentzia artifizialaren azkenengo aurrerakuntzak ustez AEBetako Gobernuaren teknologia militarraren garapenerako erabili nahi direlako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude