Ahotsa.infok egindako 'En Tierra Hostil' saioaren parodiek sarea harrotu dute

  • Martxoaren 18an Espainiako Antena3 telebista kateak En Tierra Hostil programan Venezuelaren inguruko saio berezia egin zuen. Ez da ordea Espainiar Estatuan Venezuelaren inguruan egin den saio bakarra. Azken hilabeteetan ugaritu egin dira, elkarrizketatu eta egileen arabera Venezuelak egun bizi duen “egoera tamalgarria agerian utzi” duten saioak.


2015eko apirilaren 09an - 10:54

Horren aurrean, Ahötsa.info atari digitalak En Tierra Hostil saioaren parodia bat egin du, zeresan handia eman duena. Orain arte soilik bi saio sareratu badituzte ere izugarrizko arrakasta izan dute sarean. Lehenengo bideoak 60.000 ikustalditik gora dituen bitartean, apirilaren 1ean sareratu zuten bigarren atalak dagoeneko 25.000 ikustalditik gora ditu.

Venezuelako telebista publikoko El Desayuno saioan Ahötsako kideek egindako parodia agertu ondoren, sarea bor-borka dago. Nazioarteko eskuineko hedabide, atari digital eta blogek “Venezuelaren kontraerasoaz” mintzo dira, Ahötsaren ekoizpena bada ere.

Iruñeko UPN alderdiaren udal taldeak komunikatua atera du bideoetan ageri den informazioa eta irudiak gezur hutsa direla azaltzeko: “Dokumentalak Iruñeko karriketan bizi den egoerarekin zerikusirik ez duen ikuspegi bat ematen du”. “Oso larriak eta onartezinak dira Bilduk Iruñeaz hitz egiteko erabiltzen dituen akusazioak”, gaineratu dute.

Antena3ko saioaren parodiaren harira etengabeko erasoak jaso ditu proiektu komunikatibo nafarrak. Horren aurrean, Euskal Herriko zein nazioarteko txiolariak  #JeSuisMajarisDeLaSorna traola trending topic izatea lortu dute.

2013ko irailean Audientzi Nazionalak Ateak Ireki webgunea ixteko agindua eman ostean proiektu komunikatibo berri bat sortu nahi zuten lagun talde bat batu zen. Crowfounding kanpaina bat martxan jarri ostean, 2014ko otsailaren 22an argia ikusi zuen Ahötsak.

Hona hemen orain arte Ahötsako lagunek egindako bi saioak eta Venezuelako telebista kate publikoan egindako elkarrizketa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude