AEBetako tropak Libiara hurbiltzen ari dira

  • Amerikako Estatu Batuetako 200 marine Italiako base batera lekualdatu ditu Barack Obama presidenteak, Libiako mugara gerturatzeko. Giroa gori dago Libian, iragan astean Al Qaedako ustezko kide bat atxilotu ostean.


2013ko urriaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Marineak, Italiako basean, Libiara hurbiltzen. (Argazkia:Vyacheslav Oseledko)

Anes al-Libi atxilotu zuten Libian aurreko astean tropa estatubatuarrek, FBI eta CIAren agindupean, Al Qaedako buruetako bat izatea leporatuta. Atxiloketa isilpean egin zen, Libiako gobernua abisatu gabe. Horregatik, hika-mika sortu du gaiak.

Estatu Batuetako prentsak dionenez, egun AEBetako armadaren itsasontzi batean dute estatubatuarrek Anes al-Libi, meditarraneo itsasoan. Bertan, abokatu baten babesik gabe, galdekatzen ari dira. Estatu Batuetako hedabideek diotenez, litekeena da akusatuari bere eskubideen berri ere eman ez izana.

Libiako behin behineko gobernuak esan du ez dela atxiloketa, “bahiketa” baizik. AEBetako estatu idazkari John Kerryk erantzuna dio, eta atxiloketa “bidezkoa eta legezkoa” dela nabarmenduz.

Kanpo esku hartzeak hautsak harrotu ditu Libiako gizartean; atxiloketaren baldintzak direla eta, Libiako Kongresuak Anes al-Libi “berehala” askatzeko agindu die EEUUei. Omar Hmidan Kongresuko bozeramailearen iritziz, “burujabetasunaren bortxaketa” izan da AEBen ekintza.

Washingtonek, baina, ezezkoa eman dio Tripolitik egindako eskaerari. Atxilotutakoari “begirunezko tratua” eman diotela ziurtatu du Deborah Jones AEBetako Libiako enbaxadoreak.

Bushek abian jarritako legeetan oinarrituta bultzatu du Obamak atxiloketa. Lege horien babespean, ohikoa da terrorismo gaiekin atxilo hartutakoei abokaturik gabe galdeketa egitea.

Ez da gerra, “mugatutako ekintza militarrak” dira

Barack Obama Libiako egoeraren harira mintzatu da bart gauean, eta gerrari buruz hitz egitea ekidin du. Horren ordez, Libian egindako operazioak “mugatutako ekintza militarrak” direla esan du.

Obamaren iritziz, “gauza bat da zuzenean AEBen kontra konspiratzen ari diren terroristak atxilotzea, eta beste gauza bat gerra bat abiatzea”. Hala, gerra berri bati buruzko usteak uxatu nahi izan ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libia
Egiptok eta Libiak bat egin dute Hegoafrikaren genozidio salaketarekin

Egiptok Camp David-eko akordioa haustearekin mehatxatu du Israel, Rafah-ko operazioarekin aurrera egiten badu. Hegoafrikak Nazioarteko Justizia Auzitegiari eskatu dio agindu dezala Israel Rafah-tik ateratzeko.


Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertutik gora eragin ditu Libiako hondamendiak

Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.


Desertuan hil arren, ez ziren zenbakiak, izena zuten: Fati eta Marie

Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.


Italiari leporatu diote 47 migratzaileren erreskatea "nahita atzeratzea" eta "hiltzen uztea"

30 migratzaile desagertuta daude eta hamazazpi salbatu dituzte Libiako kostaldean, merkataritza ontzi bat migratzaileak erreskatatzera joan eta azken horien ontzia irauli ostean.


2022-06-15 | ARGIA
Aita Mari ontziak beste hamazazpi pertsona erreskatatu ditu asteazken goizaldean

Asteazken goizaldean egindako erreskatearen ondotik, 28 pertsona daude Aita Mari ontzi barruan, atzo beste 11 pertsona erreskatatu baitzituzten. Aita Marik ohartarazi du posible dela datozen orduetan erreskate gehiago egotea, itsasoaren egoerak hobera egin baitu.


Eguneraketa berriak daude