Desertuan hil arren, ez ziren zenbakiak, izena zuten: Fati eta Marie

  • Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.


2023ko uztailaren 27an - 10:10
Azken eguneraketa: 2023-07-28 10:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilda agertu dira Fati Dosso eta bere alaba Marie. Man deituriko herrixkan jaio zen Fati, Boli Kostan (Afrikan). Egoerak hala eskatuta Libiara joan zen bizitzera 5 urte zituela. Bere senar, Pato, libiarra ezagutu eta 6 urtera haien alaba Marie jaio zen. Beste milaka afrikarrek bezala, Europara sartzeko saiakera andana egin zituzten. Dena dela, Libiatik Mediterraneo Itsasoa zeharkatzen saiatzeari amore eman ziotela azaldu du bere historia kontatu duen Refugees in Libya erakundeak. Ondoren, Tunisiara abiatu ziren, bertan bizitzeko asmoz.

Kontua da, bertatik ere gupidarik gabe kanporatu eta babesik gabe utzi zituztela basamortuan. Argazkian ikusi daiteke amaiera tragikoa izan zutela, desertuan urtero hiltzen diren ehunka eta ehunka pertsonak bezala. Gaur-gaurkoz ez dago aitaren berririk, mugatik kanporatu ostean ama eta alabarengandik banandu zela zabaldu da.

Arrazakeriaren aurkako manifestazioetan esan ohi den bezala, ez ziren zenbaki hutsak, izena zuten: Fati eta Marie.

Fati, Pato eta Marie ezkerretik eskuinera / Argazkia: Refugees in Libya

 


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.