Alfonso Gil zinegotziak BBK Live jaialdiaren albo kalteak konpontzeko promesa bete ez duela salatuko dute

  • Bilboko Altamira auzoko 'Guztientzat' auzo elkarteak deitu du mobilizazioa, BBK Live jaialdiaren lehen egunean. Makroekitaldiak gertuko auzoetan eragiten dituen kalteak eta Bilboko Udaleko Alfonso Gil zinegotziak horiek konpontzeko egindako “promes faltsua” salatuko dituzte.

ARGIA @argia
2018ko uztailaren 12a

Ostegunean, uztailak 12, 20:00etan deitu dute mobilizazioa. Guztientzat elkartetik, Altamira auzoko beheko autobus geltokian biltzera dei egin dute, Basurtu-Kastrexana errepideko 187 zenbakian.

Elkarteak ohartarazi duenez, BBK Live jaialdiak inguruetako auzoetan eragozpenak eragiten ditu eta auzokideen segurtasuna arriskuan jartzen du. Aurretik egindako adierazpenen bidez, konponbideak bilatzeko xedeaz, azken urteetan Altamira-Arestizabala auzoko bizilagunak eta Bilboko Udala elkarlanean aritu izan direla jakinarazi dute. Udalaren partetik egoera hobetzeko lanean jarraitzeko asmoa nabari badute ere, Alfonso Gil PSEko zinegotzia buru duen Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak horretarako asmorik ez duela erakutsi azpimarratzen dute.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: BBK Live  |  Bilbo

BBK Live kanaletik interesatuko zaizu...
Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-16 | Nahia Ibarzabal
ETBk gaztelaniaz eskaini ditu umeentzako tailerrak "Play 'N' kids" jaialdian

BBK Livek umeentzat antolatutako ekitaldia, larunbatean ospatu da Bilboko Areatzan.


2018-07-11 | ARGIA
BBK Live jaialdiak inguruko auzoetan eragiten dituen arazoentzat irtenbidea eskatu dute auzotarrek

Agindutakoaren kontrara, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun sailak arazoei konponbiderik ez diela eman jakinarazi du Altamirako ‘Guztientzat’ auzo elkarteak.


2018-07-04 | ARGIA
BBK Live salatu du kontsumitzaile elkarte batek, kanpoko janaria sartzea debekatzeagatik

FACUA kontsumitzaile-elkarteak BBK Live festibala antolatzen duen Last Tour enpresa salatu du, ez duelako uzten kanpoko janaririk eta edaririk sartzen musika-jaialdia egiten den eremuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude