EiTBk bortxaketa baten berri ematean 7Katu gaztetxeko irudiak erabili dituela salatu dute

  • Joan den urtarrilaren 14an emakume bat bortxatu zuten Bilboko Solokoetxe auzoan. 7Katu gaztetxeak prentsaurreko baten bidez salatu du EiTBk behin baino gehiagotan gai honen berri ematean, gaztetxearen fatxada erakutsi duela, eta "gaztetxearen irudia zikintzen saiatu" direla.


2017ko otsailaren 14an - 09:41
7Katu gaztetxeko kideek emandako prentsaurrekoa. (Arg.: 7Katu) 7Katu gaztetxeko kideek emandako prentsaurrekoa. (Arg.: 7Katu)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaztetxearen esanetan, hori “ez da kasualitatea, EAJren manipulaziorako tresna den EiTB komunikabidea gertakariaz baliatu da gaztetxearen irudia zikintzeko”. Gaztetxeko kideek adierazi dute etengabe jaso dituztela udal gobernuaren erasoak, baina bortxaketa bat haien politiken mesederako erabiltzeak “ezin hobeto deskribatzen du euren izaera”.

Kontrara, azpimarratu dute gaztetxearen presentziak auzoari, eta bereziki puntu beltza den Solokoetxeko eskailerei segurtasuna eman diela. Prentsaurrekoan, bortxaketa arbuiatu dute, eta autodefentsa feminista erabiltzeko prest daudela ohartarazi dute. “Edozein erasoren aurrean erantzuteko prest egongo gara”, amaitu dute gazteek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
2025eko urriaren 29
Teknologia
Aldarrikapen istorioak

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

2025eko irailaren 29
Barra warroak
Kaleko orban beltzak

Eguneraketa berriak daude