54 etorkin hil dira itsasoan deshidratatuta Libiatik Italiara zihoazela

  • Libiatik Italiara etorkinak zeramatzan itsasontzia hondoratu eta 54 lagun hil dira, 55 urteko gizonezko bat bakarrik atera da bizirik.  Nazio Batuetako Errefuxiatuen Goi Ordezkariak asteartean aditzera emandako informazioa da. 54 bidaiariak deshidratatuta hil ziren zeharkaldiak iraundako hamabost egunetan eta gertaera honetatik bizirik atera den gizonezkoa Tunisiako itsasbazterrean aurkitu zuten arrantzaleek astelehenean, ontziaren azken zatien babesean.


2012ko uztailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Bizirautea lortu duen gizonezkoa ospitalera eraman zuten eta deshidratazioari aurre egiteko tratamendua jarri zioten. Tenperatura oso baxuetan egondako sintomak zituen. Nazio Batuetako Errefuxiatuen Goi Ordezkariaren laguntzaileei adierazi zien ekainaren bukaeran atera zela ontzia Tripolitik eta hurrengo egunerako Italiako kostatik oso gertu zeudela. Haizete gogorrak jasan zituztela eta horrek itsaso barrura bultzatu zuela ontzia. Ontzi puzgarria zulatu zitzaien eta ondorioz pixkanaka airea galtzen joan zen.

Ontzian ez zeukaten urik gordeta, bidaia motza izango zelakoan. Egunen buruan hasi ziren hiltzen barkuan zeuden lagunak deshidratatuta, itsasoko ura edaten aritu ondoren. Hildakoen erdiak jatorriz eritrearrak ziren.

Nazio Batuetako Errefuxiatuen arabera urte honetan 1.300 lagun hil dira dagoeneko zeharkaldi bera egin nahian.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


2024-04-29 | Jakoba Errekondo
Pagoaren kontuak

Geroxeago baina hemen da. Inguruan dituzten gainontzeko zuhaitzak baino beranduago janzten dira pagoak (Fagus sylvatica). Bizitzeko baldintza “gogorragoak” nahi izaten ditu: toki hezeak eta freskoak. Baina izotzari beldurrak bizi da.


2024-04-29 | Garazi Zabaleta
Elkea
%100 Amezkoako garagardo ekologikoa, olibondoak eta beste

Elkea proiektuan produktu asko eta desberdinak ekoizten ditu David Ruiz de Galarreta Azpilikueta ekoizle amezkoarrak. Olibondoekin hasi zen, baina fruta arbolek, lekaleek eta zekaleek ere beren tokia egin dute proiektuan urteotan. Eta, orain, jarduera berri bat gehitu die... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude