300 lanpostu irregular antzeman zituzten hilero EAEn iaz

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lan ikuskaritzak 3.539 lanpostu irregular antzeman zituen 2013an, ia 300 hileko.


2014ko martxoaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ekonomia "murgilduak" gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (irudia: LaCebolla.es).

Ezkutuko ekonomia kasu horiek hiru kategoria desberdinetakoak izan daitezke: Gizarte Segurantzan alta eman gabe kontratua egitea; enpresan bertan izena eman gabe egotea; eta lan baimenik gabe atzerritik datozen pertsonei lana ematea.

2013ko ikuskatze lanek 40,5 milioi euroko iruzur fiskala azaleratu dute. Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko edo gutxiago ordaindutako kuotek osatzen dute zifra hori: 26,6 milioi euro Bizkaian, 9,2 Gipuzkoan eta 4,7 Araban.

Kasu horien harira irekitako espedienteek, gainera, 458.000 euroko isunak eragin dituzte.

2013an 2012an baino % 78 gehiago

Lan Ikuskaritzak azaleratu dituen ezkutuko ekonomia kasuak nabarmen hazi dira 2013an. 2012an baino %78 kasu gehiago hauteman dituzte.

Carlos Garcia, Lan eta Gizarte Segurantzako EAEko zuzendariaren esanetan bi faktore izan dira iruzur kasuak puztea eragin dituztenak: Ikuskaritzak iruzurrarekin amaitzeko lan handiagoa egin izana eta krisiak jende gehiago bide horretara eraman izana.

Irregulartasunen erdiak, 1.755, Bizkaian antzeman dira; 1.153 Gipuzkoan eta 631 Araban.

Bestalde, ikuskaritzak itxurazko 55 enpresa ere azaleratu ditu. Enpresa horietan kontratu faltsuak egiten dira, nekazaritzan eta etxeko langileen sektorean gehien bat.

Lan baimena behar duten atzerritarrei, langabezia kobratzen jarraitzeko kotizazioa behar duten pertsonei edo bestelako gizarte laguntzaren bat eskuratu nahi dutenei egin ohi zaizkie kontratuok.

2014rako, Ikuskaritza Sailaren lehentasunetako bat kotizazio gastuak murrizteko lanaldi partzialeko kontratuak egin eta lanaldi osoko lanak eskaintzen dituzten enpresak agerian jartzea izango da, Carlos Garciaren esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


2024-04-30 | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Eguneraketa berriak daude