1936ko altxamendu faxistaren bi biktimaren gorpuzkiak errekuperatu dituzte Artazun

  • Dagoeneko 68 lagunen gorpuzkiak atera dituzte lurpetik legealdi honetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 12an - 10:29

Artazuk 2016. urtean ezarri zuen monolitoaren aldamenean zeuden hobiratuta bi gorpuak, eta Nafarroako Gobernuak azaldu duenez ez dakite nongoak ziren bi pertsona horiek. Jaso dituzten lekukotasunen arabera, 1936ko irailaren bukaeran erail zituztela uste dute.

Gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak igandean egin zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin sinatuta duten hitzarmenaren baitan.

Hamasei deshobiratze eta hogei prospekzio

Bi hauekin, dagoeneko 68 dira legealdi honetan lurpetik atera dituzten gorpuzkiak. Hamasei deshobiratze egin dituzte eta hogei prospekzio, Nafarroako Gobernuak bere oharrean jakinarazi duenez.

Joan zen maiatzaren 6an 1936ko kolpe militarraren beste bi biktimaren gorpuak atera zituzten, kasu horretan Iberon. 

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Eguneraketa berriak daude