Zubiak bi munduren arteko muga markatzen du. Alde batean Bilbora doan errepidea dugu. Bestean ezer ez, inon ez. Zubia mundu ezagunaren eta gune liminalaren arteko aduana da. Azpitik zeharkatu dugu beste dimentsio batera eraman behar gaituen porlanezko atari bat izango balitz bezala, beste aldean sortu behar den zalapartaren bila. Han, eraikitzen bukatu ez zuten txalet auzo erraldoi eta aberats baten hondakinetan, inoiz gauzatu ez den etorkizun baten mamuen artean antolatu dute II. Kalapita... [+]