Radio Kulturak eta Kanaldudek elkarlanean sortutako Hertzetan webTB saioaren lehen emankizunean Giranice gonbidatu dute. Rock musika instrumentala egiten du Orioko taldeak
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...