Beranduegi 3×4: Adimen emozionala eta futbola


2022ko urriaren 30a

Futbolean jokatzen ez duen umea baztertua izaten da sarritan. Horren aurrean, exijitzen dugu jolas-orduetako eta eskolaz kanpoko jarduerak bideratzea adimen emozionalaren bidetik, eta emozionalki adimentsu agertzen ez den umea gupidarik gabe baztertzea. Bitartean, ume baztertuaren gurasoek badakite zer egin, umeari (semeari) fubolean ahal bezain ongi jokatzen irakatsi, matxo alfa bilakatu ez baina gutxienez integratzea lor dezan. Bost axola futbola gustuko ez badu. Adimen emozional pixka bat, mesedez.