1941eko urriaren 31n, Mount Rushmore kolosala inauguratu zuten AEBetako Hego Dakotan, Black Hills mendien bihotzean. Washington, Jefferson, Roosvelt eta Lincoln presidenteak irudikatu zituen granitozko horma itzel batean, nazio baten sorrera eta garapenari gorazarre egin asmoz. Zazpi urte geroago, 20 kilometrora beste gogo bati erantzunez, Crazy Horse memoriala eraikitzeko lanei hasiera eman zieten, Thunderhead mendia aurrenekoz eztandaraziz. Erreserbetara indarrez mugiarazi arte, muino haien... [+]